Salisburyko katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salisburyko katedrala
Salisbury Cathedral.jpg
Salisburyko katedralaren kanpoaldeko irudi orokorra.
Udalerria Salisbury, Wiltshire
IngalaterraIngalaterra
Herrialdea  Erresuma Batua
Koordenatuak 51°03′53″N 01°47′51″W / 51.06472°N 1.79750°W / 51.06472; -1.79750Koordenatuak: 51°03′53″N 01°47′51″W / 51.06472°N 1.79750°W / 51.06472; -1.79750
Garaia 1220-1320
Salisburyko katedrala non dagoen adierazten duen Ingalaterra-ko/-go/-eko mapa
Salisburyko katedrala
http://www.salisburycathedral.org.uk/

Salisburyko katedrala Ingalaterrako hegoaldeko Wiltshire konderriko Salisbury hirian dagoen katedral bat da. 1220an hasi zen eraikitzen, Amienskoaren urte berean, eta hura baino beranduxeago amaitu zuten, 1266an. Deigarria da denbora berean eraikiak izanda -eta, teoriaz, estilo berekoak- zeinen desberdinak diren ikustea. Kontinenteko katedralaren estutasunaren eta bertikaltasunaren ordez, itxura luzexkoa, baxu eta adarkatua du Salisburykoak, kontuan izan behar baita gurutzadura gaineko dorre handia, gainerako eraikina baino mende bat geroago eraikia ez ezik, hasieran proiektatua baino askoz garaiagoa dela (123 m, Ingalaterrako garaiena). Arbotanteak, egiturari eusteko premiazkoak ez zirenez, geroago erantsi zitzaizkion.

Mendebaldeko fatxada eliza bera baino zabalagoa da, eta zerrenda horizontalak, bai apaindurazkoak eta bai estatuak dituztenak, kontinenteko eliz fatxadetan ez bezala daude nabarmenduak. Fatxadako dorreak, aldiz, ia desagertzeraino kaskartu dira. Eraikinaren oinak, bere bi transeptu irtenekin, eliza erromanikoen eraketa orokor zatikatuari eusten dio.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salisburyko katedrala Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]