Saliut programa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saliut 4.aren diagrama

Saliut (errusieraz Салют, "agurra") Sobietar Batasuna ren espazio estazioen lehen sailaren izena da, Proton suziriak jaurtiak. Saliut programapean DOS izeneko espazio estazio zibilak, eta, ezkutuan, Almaz estazio militarrak jaurti ziren.

Bederatzi Saliut estazio jaurti ziren 1971 eta 1982 artean, DOS motako bost zibil eta Almaz motako militarrak beste laurak, horietako sei Soiuz ontzietan joan ziren astronautek bisitatu zituztelarik.

Saliut DOS espazio estazioak 1960ko hamarkadan diseinatu zituen Sergei Koroleven diseinu bulegoa zen OKB-1ek (gaur egun RKK Energiya). Almaz estazioak Vladimir Txelomeiren OKB-52ak eraiki zituen.

Hasiera batean, Saliut programa Zaria (egunsentia) deitu zen. Mir estazioak ordezkatu zituen Saliutak 1986an.

Misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • DOS-1 (Saliut 1, 1971ko apirilak 19): historiako lehen espazio estazioa. Soiuz 10 ontziak bisitatu zuen, behar bezala elkartzeko gai izan ez zena. Beranduago, Soiuz 11 behar bezala elkartu zitzaion. Bere hiru tripulatzaileek espazioan egotearen errekorra erdietsi zuten, estazioan 23 egun emanez, baina itzuleran hil ziren kapsularen despresurizazioaren ondorioz, ez baitzuten presio jantzirik.
  • DOS-2 (1972ko uztailak 29): Jaurtiketan galdua.
  • Almaz-1 (Saliut 2, 1972ko apirilak 3): orbitan galdua
  • DOS-3 (Kosmos 557, 1972ko maiatzak 14): orbitan galdua, Kosmos 557 izen ezkutua eman zitzaion.
  • Almaz-2 (Saliut 3, 1974ko ekainak 25): Arrakasta izan zuen lehen espazio estazio militarra. Soiuz 14k bisitatu zuen. Soiuz 15 ez zen behar bezala elkartzeko gai izan.
  • DOS-4 (Saliut 4, 1974ko abenduak 26): DOS estazioaren hobetutako mota berria, hiru eguzki panel eta tresna hobeekin. Soiuz 17 eta Soiuz 18k bisitatu zuten.
  • Almaz-3 (Saliut 5, 1976ko ekainak 22): bigarren espazio estazio militarra. Soiuz 21 eta Soiuz 24 elkartu zitzaizkion. Soiuz 23 ez zen behar bezala elkartzeko gai izan.
  • DOS-5 (Saliut 6, 1979ko irailak 29): estazio mota berria, espaziontziz kanpoko lanetarako lehiatila batekin eta bi elkartzegunerekin, aldi berean zenbait tripulazioren bisita eta Progress kargaontzien elkarketa ahalbidetzen zuena, espazioan egonaldi luzeak ahalbidetzen zituztenak. Bost tripulazio nagusi eta iraupen laburreko 11 bisita hartu zituen, Interkosmos Programaren barnean atzerriko astronautekin eginiko beste bederatzi misioz gain, astronauta horien artean Arnaldo Tamayo Méndez zegoelarik, lehen latinoamerikar astronauta, Soiuz 38an 1980an.
  • DOS-6 (Saliut 7, 1979ko irailak 29): azken Saliut estazioa. Saliut 6aren antzekoa, sei espedizio nagusik eta bisitako lau misiok bisitatu zuten, azken hauen artean nazioarteko bi misio zeudelarik, frantziar bat eta hindu batekin tripulazioko kide bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESB espazioaren esplorazioaren aplikazio militarrak esploratzean oso interesatua zegoen, nagusiki arlo berean Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadak zuen interesagatik (MOL programa). Sergei Korolevek eta bere OKB-1ek ontzi militarren zenbait proiektu proposatu zituzten (Soiuz VI, Soiuz R eta Soiuz P). Bestalde, Vladimir Txelomeik Almaz izeneko espazio estazio bat proposatu zuen, antzeko ezaugarriak zituena. Korolev 1966an hil ondoren, bere proiektuak ez ziren onartuak izan, baina bai Txelomeiren Almaz estazioa eta bere zerbitzu ontzia, TKS deritzona. Beranduago, estazio honen garapenean gertatutako atzerapenaren ondorioz, autoritateek Almaz estazioek Soiuz ontzitik eratorritako azpisistemak erabiltzea agindu zuten. Skylab orbitan jartzeko estatubatuar planak ezagutu ostean, sobietarrek espazio estazioen proiektua bizkortu zuten estatubatuarrei aurrea hartzeko asmoz. Hala sortu ziren DOS estazio zibilak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Saliut programa