Sam Bosworth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sam Bosworth

Bizitza
JaiotzaWaipara (en) Itzuli1994ko apirilaren 5a (30 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaChrist's College, Christchurch (en) Itzuli
Lincoln University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Altuera169 zentimetro

Sam Bosworth (Waipara, 1994ko apirilaren 5ean jaioa) Zeelanda Berriko arraunlaria da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu zuen, zortzikoan urrezko domina lortuz. Taldea Sam Bosworthek berak, Shaun Kirkhamek, Daniel Williamsonek, Michael Brakek, Thomas Mackintoshek, Hamish Bondek, Thomas Murrayk, Phillip Wilsonek eta Matt MacDonaldek osatzen zuten.[1][2]

2017ko otsailean, Nazioarteko Arraun Federazioak, genero murrizketak kendu zituen lemarientzat; handik hilabetera, Zeelanda Berriak Bosworth izendatu zuen emakumeen zortzikoaren lema eramateko, eta, urte hartako Munduko Txapelketan, brontzea irabazi zuten.[3][4]

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Zortzikoa
Munduko arraunketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2017 Sarasota (Florida) Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak 3. postua, brontzezko domina Emakumeen zortzikoaren lemari

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Sam Bosworth" olympedia.org. (Ingelesez)
  2. "Sam Bosworth" FISAren datu-basea. (Ingelesez)
  3. "2017 Extraordinary Congress Minutes"(PDF)International Rowing Federation2017-02-17. Originaletik Artxibatua (PDF) 2017-10-08am. 2017-10-08an begiratua.
  4. "(W8+) Women's Eight-Final" International Rowing Federation 2017-10-08an begiratua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]