Ameriketako Estatu Batuak
Wikipedia(e)tik
- AEB orrialdeak hona dakar, esanahi ezberdinentzako ikus AEB (argipena)
|
Ameriketako Estatu Batuak United States of America |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: E Pluribus Unum (1789 - 1956) (Askotik, bat) In God we trust (1956tik orain arte) (Jainkoaz fido gara) |
|||||
| Ereserkia: The Star-Spangled Banner | |||||
| Hiriburua Koordenatuak |
Washington, DC |
||||
| Hiri handiena | New York | ||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa1 de facto | ||||
| Gobernua
Presidentea
Presidenteordea |
Errepublika federala Barack Obama Joe Biden |
||||
| Independentzia Aldarrikatua Onartua |
Erresuma Batutik 1776ko uztailaren 4a 1783ko irailaren 3a |
||||
| Eremua - Guztira - ur % |
9.631.418 km² (3.) %4,87 |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (2000) - Dentsitatea |
298.290.000 (3.) 281.421.906 32 biztanle/km² (140.) |
||||
| Dirua | Estatubatuar dolarra (USD) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -5tik -10ra) Bai (UTC -4tik -10ra) |
||||
| Interneteko domeinua | .us | ||||
| Telefono aurrezenbakia | +1 |
||||
| Herritarra | estatubatuar | ||||
| 1herrialde osorako ez dago finkatua, estatu bakoitzaren esku baitago hizkuntza ofiziala erabakitzeko ahalmena. | |||||
Ameriketako Estatu Batuak (ingelesez United States of America), Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz eta barruti batez osaturiko herrialdea da. Bere hiriburua Washington Hiria da edo Washington DC bezala ezaguna ere.
50 estatu horiek errepublika federal bat osatzen dute. 50 estatu horietatik 48 Kanada eta Mexiko artean daude. Estatu horiei «Estatu Batu Kontinentalak» deitzen zaie. Beste biak Hawaii eta Alaska dira. Halaber, baditu beste zenbait dependentzia eta urruneko uharte.
Munduko hirugarren herrialdirik handiena da lur-eremu eta biztanleriari dagokionez. Gaur egun 305 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan. Gainera, munduko kultur aniztasun gehien eta inmigrazio gehien duen herrialdea da, ondorioz, hizkuntza ugari hitz egiten dira bertan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Ameriketako Estatu Batuak munduko hirugarren herrialdea da lur eremuari dagokionez, Errusiaren eta Txinaren ondoren, eta ozta-ozta Kanadaren aurretik. Ipar Amerikako herrialde handienak mugakide ditu ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, hegoaldean Mexiko eta Mexikoko Golkoa eta iparraldean Kanada. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedi bat da, kontinentetik hego-mendebaldera.
Ekialdetik mendebalderantz hosto galkorreko basoak, zelaiak, ordokiak eta Mendi Harritsuak aurkituko ditugu, eta hego-mendebaldean basamortuak.
[aldatu] Fauna eta flora
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako flora
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako fauna
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako historia
Gaur egungo Estatu Batuetako lurraldea Amerikako indiarrek okupatu zuten lehenengo. Ehunka hizkuntza eta kulturakoak ziren, eta arrasto gutxi utzi dute, batez ere herri nomadek.
XVI. eta XVII. mendeetan, Europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, batez ere Espainiarrekin hegoaldean, ingelesekin ekialdean eta frantsesekin iparraldean eta Misisipiren arroan. Ingelesen lehen ezartzea 1607an izan zen, Jamestown herrian (Virginia). Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth, Boston, Salem, Williamsburg). Esklaboak ekarri zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldeko kotoi sailak garatzeko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Bertako biztanle indiarrak desagertzeraino hil zituzten, kolonoek ekarritako gaixotasunen epidemiak (baztanga, elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuak zirela bide. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, Europako Zazpi Urteko Gerraren une berean, kolono britainiarrek frantziarren lurraldeen erdia bereganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.
1776ko uztailaren 4an, hamahiru kolonia britainiarrek independentzia aldarrikatu zuten Erresuma Batuarengandik (Independentzia Adierazpena). 1787an Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek eratu dute estatubatuar nortasuna.
Esklabotzaren auziak eta arazo ekonomikoek Banantze Gerra piztu zuten 1861ean. Baina horrek ez zuen garapen handia galarazi, immigrazioari eta Industria Iraultzari esker, XIX. mendean zehar.
XX. mendean, AEB munduko lehen potentzia ekonomiko, kultural eta politikoa bihurtu zen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Gerra Hotza amaitu eta SESB desegin zenez geroztik, AEB munduko superpotentzia bakarra da, batez ere arlo militarrean.
2001. urtean Gizateriaren Historiako atentaturik handiena gertatu zen. Al-Kaidak zenbait hegazkin bahitu zituzten barruan bidaiariak zihoazela, eta Dorre Bikien aurka egin zuten talka. 3.000 hildako egon ziren. Ikusi: 2001eko irailaren 11ko atentatuak
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa
AEBak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuak daude. 48 estatuk (denak, Alaska eta Hawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edo lower 48 izenekoak, Ipar Amerikako erdialdea hartzen duten. Alaska beste estatuetatik Kanadak banantzen du. Hawaii, berrogeita hamargarrena, Ozeano Barean dago.
Mapan agertzen diren lurraldeez gain, beste batzuek ere osatzen dituzte AEBak, batez ere Ozeano Bareko eta Karibeko uharte eta atoloiek. 1898tik, armadak Guantanamoko badian (Kuba) itsas base garrantzitsua du.
|
Bestelako lurraldeak: |
Uhartedi txikiak: |
Zerrenda: Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda
[aldatu] Eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak, eskualde ezberdinetan banatzen du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako. 4 eskualdetan banatzen du herrialdea eta hauek 9 azpieskualdeetan.
- Ipar ekialdea: Ingalaterra Berria eta Erdialdeko Estatu Atlantikoak.
- Erdialde mendebaldea: Erdialdeko Ipar Ekialdeko Estatuak eta Erdialdeko Ipar Mendebaldeko Estatuak.
- Hegoaldea: Hegoaldeko Estatu Atlantikoak, Erdialdeko Hego Ekialdeko Estatuak eta Erdialdeko Hego Mendebaldeko Estatuak.
- Mendebaldeko Estatu Batuak: Mendialdeko Estatuak eta Bareko Estatuak.
[aldatu] Ekonomia
[aldatu] Garraioa
Herrialde hau izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Horregatik herrialde honetan zehar ibiltzeko errepide, aireportu, trenbide eta itsas zerbitzuak oso garrantzitsuak dira. Garraioari loturik ardura guztiak Garraiobide Sailak ditu, segurtasun izan ezik, azken hau Segurtasun Nazionalerako Sailak kudeatzen baitu.
| Garraio mota | Bidaiari-miliak (milioika) |
Ehunekoa |
|---|---|---|
| Errepidez - guztira | 4,884,557 | 88.79% |
| auto eta motorraz | 4,520,810 | 82.18% |
| Kamioiez | 222,836 | 4.05% |
| Autobusez | 162,908 | 2.96% |
| Hegazkinez | 583,689 | 10.61% |
| Trenez - guztira | 30,972 | 0.56% |
| Joan-etorriak | 16,118 | 0.29% |
| Lanera joatea | 9,473 | 0.17% |
| Aldirikoak | 5,381 | 0.10% |
| Bestelakoak (adib. ferryak) | 2,091 | 0.04% |
| Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda. | ||
[aldatu] Errepideak
| Ameriketako Estatu Batuetako estatuarteko autobideak | |||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 4 | 5 | 8 | 10 | 12 | 15 | 16 | 17 | 19 | 20 | 22 | 24 | 25 | 26 | 27 | 29 |
| 30 | 35 | 37 | 39 | 40 | 43 | 44 | 45 | 49 | 55 | 57 | 59 | 64 | 65 | 66 | 68 |
| 69 | 70 | 71 | 72 | 73 | 74 | 75 | 76 (M) | 76 (E) | 77 | 78 | 79 | 80 | 81 | ||
| 82 | 83 | 84 (M) | 84 (E) | 85 | 86 (M) | 86 (E) | 87 | 88 (M) | 88 (E) | ||||||
| 89 | 90 | 91 | 93 | 94 | 95 | 96 | 97 | 99 | H-1 | H-2 | H-3 | ||||
| Alaska | A-1 | A-2 | A-3 | A-4 | |||||||||||
| Puerto Rico | PRI-1 | PRI-2 | PRI-3 | ||||||||||||
AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baita garraio guztiaren ia %90a. Horregatik, 1950an, lehenengo estatuarteko autobideak edo Interstate highway eraikitzen hasi ziren. Horretarako herrialde osoan zehar autobide sare bat sortu beharra izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan Estatuarteko Autobide Sarea edo Interstate Highway System sortu zuten, herrialdeko autobide guztiak kudeatzeko. Garrantzitsuena Interstate 95 da.
Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:
- Autobide amerikarrak: Bigarren mailako autobideak dira.
- Estatu autobidea: Estatu bakoitzak duen berezko autobideak dira.
- Konderriko autobideak: Hauek konderrietan dauden autobide txikiak dira gehienbat.
[aldatu] Aireportuak
Aireportuak garrantzia izugarria dua Ameriketako Estatu Batuetan. Munduko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehena Hartsfield-Jackson Nazioarteko Aireportua da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketaz Federal Aviation Administration agentzia federala arduratzen da, gainera, irailaren 11ko atentatuen ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.
Herrialdeko airelinea garrantzitsuenak Delta Air Lines eta American Airlines dira.
- Aireportuak: 14,893 (2005)
- Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: 5,174
- Asfaltatu gabeak: 9,398
- Heliportuak: 118 (1999)
| Aireportua | Kokapena | |
|---|---|---|
| 1. | Hartsfield-Jackson Nazioarteko Aireportua | Atlanta, Georgia |
| 2. | O'Hare Nazioarteko Aireportua | Chicago, Illinois |
| 3. | Los Angeles Nazioarteko Aireportua | Los Angeles, Kalifornia |
| 4. | Dallas-Fort Worth Nazioarteko Aireportua | Dallas/Fort Worth, Texas |
| 5. | Denver Nazioarteko Aireportua | Denver, Kolorado |
[aldatu] Trenez
Ameriketako Estatu Batuetan XX. mendeko erdira arte, trena zen garraiobiderik ezagunena eta erabiliena. Urte batzuen ondoren, hegazkin eta estatuarteko autobideen booma gertatu zenean, tren bidezko garraio izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabiltzen den garraio izan arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusienen artean, adibidez New York, Washington Hiria, Boston, Chicagoren artean. Herrialdeak baditu beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak:
- - Kanadarekin bai, New York eta Montreal alde batetik; Seattle eta Vancouver beste aldetik.
- - Mexikorekin bai, El Pasotik Chihuahuara.
- - Kubarekin ez, Estatu Batuen bahituraren ostean, Florida eta Habana arteko trenbide guztiak moztu ziren.
- - Errusiarekin ez, nahiz eta trenbide bat proposatu den.
[aldatu] Demografia
Herrialdea aberats-aberatsa da etnia eta arraza taldeen aldetik. Izan ere, europar jatorria dutenez gain, afroamerikarrak, latinoamerikarrak eta asiarrak oso talde garrantzitsuak dira, beste hainbaten artean.
Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak beste siouxak, txeroki eta komantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak.
Azkenik, aipagarria da Euskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbat euskal-etxe baitago barreiatuta NABO erakundeak batuta.
[aldatu] Hizkuntzak
Ameriketako Estatu Batuetako hizkuntza nagusia ingelesa da. Biztanleria osoak hitz egiten du hizkuntza hau. Hala ere, herrialde honetan ez dago hizkuntza ofizialik, ingelesa de facto baita ofiziala.
Bigarren hizkuntzarik mintzatuena aldiz, gaztelania da, eta hirugarrena txinera.
[aldatu] Biztanleria
Zerrenda: Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda
| Herrialdea | Biztanleria | Dentsitatea | Hiririk handiena | Biztanleria |
|---|---|---|---|---|
| 306.070.000 | 31 biz/km2 | New York | 8.250.567 |
| Postua | Hiria | Biztanleria | Metropoliar gunea | Estatua |
|---|---|---|---|---|
| 1. | New York Hiria | 8.250.567 | New York | New York |
| 2. | Los Angeles | 3.849.378 | Los Angeles Handia | Kalifornia |
| 3. | Chicago | 2.833.321 | Chicago | Illinois |
| 4. | Houston | 2.169.248 | Houston Handia | Texas |
| 5. | Phoenix | 1.512.986 | Phoenix | Arizona |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Komunikabideak
[aldatu] Literatura
[aldatu] Musika
- Musika amerikarra
- Musika klasikoa: John Cage
- XX-XXI. mendeko musika taldeak: The Monkeys, The Beach Boys, The Doors, The Velvet Underground, Sonic Youth, Nirvana, The Strokes, Enon eta Dinosaur Jr., besteak beste.
[aldatu] Kirolak
Beisbol, saskibaloia eta futbol amerikarra kirolik jarraituenak dira. Oso ezaguna da mundu mailan NBA saskibaloi liga, esate baterako.
Bestela, AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.
[aldatu] Gobernua eta hauteskundeak
Sakontzeko, irakurri: Ameriketako Estatu Batuetako Gobernu Departamentuak
[aldatu] Segurtasuna
[aldatu] Euskal Diaspora
- Center for Basque Studies (Reno)
- Cenarrusa Center for Basque Studies (Boise)
- Society of Basque Studies in America
- Basque Educational Organization (BEO)
- Basque Museum & Cultural Center, Boise, ID
- Basque Associations of Boise, Idaho
- Boise Basque Center
- Txoko Ona Basque Club, Homedale, ID
- Oinkari Basque Dancers, Boise, ID
- Gauden Bat, Chino, CA
- Chino Basque Club, Chino, CA
- Kern County Basque Club, Bakersfield, CA
- San Francisco Basque Club
- San Francisco Basque Cultural Center
- Seattle Euskal Etxea
- Eusko Etxea of New York, NY
- Alkartasuna Basque Club, Rock Springs, WY
- Ontario Basque Club, Ontario, OR
- Elko Basque Club, Elko, NV
- Zazpiak Bat Basque Club, Reno, NV
- Zenbat Gara Dantzari Taldea, Reno, NV
- Basque Club of Utah, Salt Lake City, UT
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
- Colorado Euskal Etxea
- New Mexico Euskal Etxea
| Estatu Batuetako banaketa administratiboa | ||
|---|---|---|
|
Estatuak: Alabama • Alaska • Arizona • Arkansas • Connecticut • Delaware • Florida • Georgia • Hampshire Berria • Hawaii • Hego Carolina • Hego Dakota • Idaho • Illinois • Indiana • Iowa • Ipar Carolina • Ipar Dakota • Kalifornia • Kansas • Kentucky • Kolorado • Louisiana • Maine • Maryland • Masachusets • Mendebaldeko Virginia • Mexiko Berria • Michigan • Minesota • Misisipi • Misuri • Montana • Nebraska • Nevada • New Jersey • New York • Ohio • Oklahoma • Oregon • Pennsylvania • Rhode Island • Tennessee • Texas • Utah • Vermont • Virginia • Washington • Wisconsin • Wyoming Barruti Federalak: Washington Hiria Uharteak: Amerikar Samoa • Guam • Puerto Rico • Iparraldeko Mariana Uharteak • Birjina Uharteak Uharte txikiak: Bajo Nuevo • Baker Uhartea • Howland Uhartea • Jarvis Uhartea • Johnston Atoloia • Kingman Uharria • Midway Atoloia • Navassa Uhartea • Palmyra Atoloia • Serranilla • Wake Uhartea |
||
|
|
||
|---|---|---|
| Karguak | Presidentea: Barack Obama • Presidenteordea: Joe Biden | |
| Botere legegilea | Kongresua • Ordezkarien Etxea • Senatua | |
| Botere judiziala | Justizia Saila • Auzitegi Gorena • Fiskal Nagusia | |
| Botere betearazlea | Presidentea • Presidenteordea • Gobernu Sailak | |
| Segurtasun indarrak | Estatu Poliziak • FBI • Marshall Zerbitzuak • Inmigrazio eta Aduana Taldea • Indar Armatuak | |


