Samsung

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samsung Group
Samsung Logo.svg
Eslogana Turn on tomorrow
Mota Multinazionala
Sektorea Elektronika
Sorrera 1938
Sortzailea Lee Byung-chul
Egoitza  Hego Korea, Seul, Samsung Town
Merkatuak Mundua
Irabaziak 13.700.000 milioi € (2012)[1]
EBITDA 42,94MM [2]
Langileak 369.000 (2012)[3]
Webgunea http://www.samsung.com
Samsung Group egoitza nagusia Samsung hirian, Seulen.

Samsung Group (koreeraz 삼성 그룹) enpresa multinazional multzo handi bat da. Bere egoitza nagusia Samsung hirian du, Seulen, Hego Korean. Mundu mailako konglomeratu handienetakoa da diru-sarrerei dagokionez eta Hego Koreako Chaebol handienekotzat jotzen da baita ere. Hanja koreeraz, Samsung hitzak “hiru izar” esan nahi du.

Samsung taldea, nazioarteko hainbat negozioz osatzen da, gehiengoa Samsung markapean daudelarik. Esanguratsua da horien artean Samsung Electronics, mundu mailako elektronika konpainia handiena, Samsung Heavy Industries, munduko itsasontzi ekoizle handiena eta Samsung C&T, eraikuntza konpainia eta Samsung Life Insurance, Koreako aseguru konpainia handiena.

Samsung kontsumo elektronika marka ezagunenetako da 2005etik eta Hego Koreako marka ezagunenetakoa da mundu-mailan. Samsung taldeak Hego Koreako esportazioen %20 suposatzen du eta liderra da Hego Koreako barne-industrietan; finantzak, kimika, txikizkaria eta aisialdia. Konpainiaren influentzia nabaria da herrialde osoan eta ondorioz, Hego Korea batzuetan “Samsung errepublika” deitzen dute.

Jatorria eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde osoa belaunaldietan zehar fundatzailearen familiarengatik kontrolatua izan da, munduko aberatsenetariko batengatik hain zuzen. Lee Byung-Chull fundatzailearen semeek goi karguen ardura dute gaur egun.

Hego Koreako hainbat enpresa (bereziki elektronika alorrean) Samsung-en menpekotasuna dute, oinarrizko osagai edo lehengaien hornitzaile den neurrian (besteak beste erdieroale eta LCD panelak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samsung Aldatu lotura Wikidatan