San Migel baseliza (Usparitxa)

Koordenatuak: 43°16′08″N 2°41′23″W / 43.268983°N 2.689775°W / 43.268983; -2.689775
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Migel baseliza (Usparitxa)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMuxika
Koordenatuak43°16′08″N 2°41′23″W / 43.268983°N 2.689775°W / 43.268983; -2.689775
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea11

San Migel Goiangeruaren baseliza, Muxikako Usparitxa auzoko eliza txikia da. Donejakue bidera lotutako ondare babestutzat du hartua Eusko Jaurlaritzak. Aztarna gotikoak ditu jatorrian eta XV. mendekoa da[1]. Bi sarrera dauzka: hegoaldean eta oinean.

Bertakoen elezaharren arabera, ondoan da Jauregi izeneko baserriko Jauregi jaun delako batek eraiki zuen baseliza bere emaztearentzat. Jauregi andereak egunero errezatzen omen zuen baselizan, baina igande eta jai egunetan berriz, Ziortzara joaten omen zen meza entzutera zaldi zuri baten gainean[2].

Auzotarren lanari esker mantentzen da baseliza, eta urtean bitan ematen dute meza bertan: San Isidro egunean eta San Migel egunean. Bere parrokia Ugarteko San Bizente eliza da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Usparitzako San Migel baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]