Ziortzako monasterioa

Koordenatuak: 43°14′53″N 2°33′43″W / 43.247964°N 2.562016°W / 43.247964; -2.562016
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziortzako monasterioa edo kolejiata
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Ziortzako kolejiatako klaustroa
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZiortza-Bolibar
Koordenatuak43°14′53″N 2°33′43″W / 43.247964°N 2.562016°W / 43.247964; -2.562016
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
gotiko berantiarra
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001214
47

Ziortzako monasterioa edo lehenagoko izenez, Kolegiata, Ziortza-Bolibarko monasterioa da, herrigunetik 2 kilometrora kokatua, mendixka baten gainean. Historia handiko eraikina da; Erdi Aroan eta Aro Modernoan inguruko bizitzan garrantzia eduki zuen, nahiz eta geroago beherakada handia jasan. 1980ko hamarkadatik aurrera, Olibako monasteriotik etorritako monje zistertarrak bizi dira bertan eta horrek bizitasuna bueltatu dio eraikinari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziortzako armarria mendebaldeko atean.

Kondairaren arabera, 968ko abuztuaren 15ean (Andre Mariaren Zeruratzearen jaian) Gerrikaitzeko Santa Luziaren baselizan meza entzuten ari ziren eliztarrek arrano bat ikusi zuten hilerritik buru hezur bat hartzen eta ondoko mendixka batean uzten. Fededunek gertaera hori seinaletzat hartu zuten eta buru hezurra erori zen tokian eraiki zuten gaur egungo eraikin multzo erlijiosoa.

Adituen arabera Ziortza hitza *Zinaurritza du jatorri (ikus: zihaurri); cfr. Euskaltzaindia [1].

Done Jakue bideko gune garrantzitsua izan da historian zehar; bertan erromesek gaua igaro ohi zuten beraientzat berariaz zegoen ospitalean. Horrez gainera, inguruko hainbat baserritar eta nekazarik beraien hamarrenak Ziortzara ekarri behar izaten zituzten eta horrek indar ekonomiko handia ematen zion bertako komunitate erlijiosoari.

XIX-XX. mendeetan kolegiata titulua galdu zuen eta parrokia arrunt bihurtu zen. Hori zela eta gainbehera handia izan zuen, bereziki eraikinak zahartuta gelditu ziren eta. XX. mendearen hasieran agintariek zerbait egitea erabaki zuten eta La Olivan (Nafarroan) zeuden monje zistertarrengana jo zuten komentua bizilekutzat eskaintzeko. Monje hauetako batzuk bertara jo zuten eta monasterioa berritu zuten guztiz.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eliza: Gaur egun zutik dagoen eliza XIV. mendekoa da, gotiko-zistertar estilokoa. Ateburuko irudian Jesukristo agertzen da aingeru biren erdian eta elizpean irudi kristauez gain sinbologia paganoa ere ageri da. Elizaren barrualdean Bizkaiko organorik zaharrenetako bat dago, egoera oso onean kontserbatua.
  • Klaustroa: Pizkunde garaikoa. Karratua eta arku sistema bereziarekin, Done Jakue bideko erromesen maskorrez apaindua.
  • Ekialdeko atea: Eraikin multzora sartzeko aterik garrantzitsuena da. Puntu erdiko arkukoa da eta Mujika-Butroi familiaren armarria dauka.
  • Mendebaldeko atea: Aurrekoa baino txikiagoa, Ziortzako armarria dauka (arranoa burezurrarekin).

Erromesen ostatua sute baten erre zen baina gaur egun berreraikia dago. Monjeek ostatu bat daukate bertan. Horrez gain beraiek egindako produktuak saltzeko denda txikitxo bat ere badago (gazta, ardoa, gozokiak, eztia, oroigarri erlijiosoak... saltzen dituzte).

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia