Donejakue bidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Donejakue bidea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Iglesia de Santa Maria de Eunate.jpg

Eunate

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 669
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Donejakue bidea, Frantzian1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Ospitalepea 2006-08-02.JPG

Ospitalepea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 868
Kokalekua  Euskal Herria
FrantziaFrantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Donejakue bidea[1] Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.

UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen Espainiako bide zatia 1993an (Euskal Herriko zati bat barne), eta Frantziakoa 1998an (Euskal Herrikoa barne). Europako Kale Nagusi izendapena ere jaso du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibiltarien etorreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.

814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.

Ikurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.

Bide nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo Donejakue bideak.

Donejakue bidea egiteko Euskal Herritik zehar hiru aukera nagusi daude: Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo Kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea. Bigarren mailako beste adar bat dago, halaber, Iruñea eta Agurain Sakanatik lotzen dituena[2]

Nafarroako Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa Kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau. Haien artean hiru Ostabaten biltzen dira, Donibane Garazitik jarraituz eta Orreagatik Pirineoak zeharkatzen ditu, bestea Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira eta, Bide bat izanik, Nafarroatik, Errioxatik, Burgostik, Leondik, Lugotik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, Santiago de Compostelaraino.

Erromes bidea apostoluaren zerraldoa «aurkitze»arekin batera hasi zen. Astur Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak konkistatzen, musulmanekiko mugak hegoalderantz eramanez. Gaztelako lurrak irabazi eta tinkaturik, eta arriskurik gabe, nafar eta gaztelar erregeek, Bidearen garrantziaz jakitun, herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, burguak ezartzen dute merkataritza bultzatzeko, eta kleroz baliatzen dira erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bideen guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona.

Kostaldeko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kostaldeko Bidea (Donejakue bidea)»
Debako Santa Maria eliza.

Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso II.a Asturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantauriar mendikatea zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.

Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundik iberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantses Bidea edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.

Barnealdeko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Arotik erromesak Iberiar Penintsulan sartzen ziren Erdialdeko Europatik. Erromesak Irunen, Oiartzunen edo Astigarragan banatzen ziren: batzuek kostaldeko bideari jarraitzen zioten; besteek, barnealdeko errege-bideari. Azken horiek, Gipuzkoa zeharkatu eta Lizarrateko tunela pasatu ondoren, Araban sartzen ziren, gero Gaztelako lurretan barneratzen Frantses Bidearekin bat egiteko, dela Santo Domingo de la Calzadan, dela Burgosen (Briviescatik igaro ondoren). Gipuzkoako barnealdean zehar zihoan bide horrek, garai batean, Orreagatik sartzen ziren baino erromes gehiago izan zuen.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantses Bidea edo Nafarroako Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Donejakue biderik ezagunena eta erabiliena da. Izuran sortzen da, Frantziako lau bide nagusienetako hirutako erromesak elkartzen diren lekuan eta Orreagatik barrena jarraitzen du Espainian Santiago de Compostelaraino, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Palentzia, Leon eta Lugo igarota.

Camino Aragonés edo Aragoiko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako laugarren bide nagusia den Via Tolosana bidearen jarraipena da. Somportetik barrena jarraitzen du Espainian bideak, Huescan, Zaragozan eta Nafarroan barrena, Garesa heldu arte. Herri horretan elkartzen da Nafarroako Bidearekin, Santiago de Compostelarainoko tartea egiteko.

Camino del Norte edo Kostaldeko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziatik datorren Soulaceko Bidearen jarraipena da, Irundik aurrera. Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzua herrian bide nagusiarekin elkartzen da, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian lau bide nagusi dira:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
  • El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004
  • Varios Autores. El Camino de Santiago. (1991) ISBN 84-7782-147-X

Kostaldeko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Camino de Santiago por la Costa o Camino Norte. Ángel González. 2004
  • Done Jakue Bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gasteleraz.
  • Guía de los Caminos por Bizkaia. Paseo de los Caminos por Bizkaia. Asociación de Amigos de Vicaya. 1993
  • Cantabria y el Camino de Santiago. Asociación de los Amigos del Camino de Santiago de Astillero y Cantabria. 1999
  • El Camino de Santiago por Asturias. Consejería de Educación del Principado de Asturias. 1994
  • Guía del Camino Primitivo. Asociación de Amigos del Camino de Santiago Astur-Galaico del Interior+B73
  • Caminos de Santiago del Norte. Asociación Astur-Leonesa de Amigos del Camino de Santiago. 2004

Barnealdeko Bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donejakue bidea, bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusitik argitaratua. 2006. Euskaraz edo gazteleraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose Maria Satrustegi eta Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Santutegiko done forma Hegoaldeko tradizioan», Euskera, XLIV, 1999, 2.
  2. (Euskaraz) guaixe.net

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donejakue bidea Aldatu lotura Wikidatan


Continuidad GR.svg Euskal Herriko ibilbide luzeak Dirección equivocada GR.svg
GR 1: Bidezidor historikoa | GR 9: Probintzien Abelbide Erreala | GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik) | GR 12: Euskal Herriko ibilbidea | GR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko buelta | GR 21: Inazio bidea | GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - Arantzazu | GR 35: Lizarrusti - Zumaia | GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea | GR 65: Donejakue bidea
GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea | GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta | GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako buelta | Talaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) | GR 123: Bizkaiko buelta
GR 220: Iruñeko Arroko bira | GR 229: Mikeldi bidea | GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbidea | E 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: Xabierraldia | Bidasoko bide berdea | Plazaolako bide berdea