San Migel eliza (Hanburgo)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Migel eliza
Hamburg-Michaeliskirche-Hafen.jpg
Hanburgoko San Migel eliza
Herria Hanburgo
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 53°32′54″N 9°58′44″E / 53.54833°N 9.97889°E / 53.54833; 9.97889Koordenatuak: 53°32′54″N 9°58′44″E / 53.54833°N 9.97889°E / 53.54833; 9.97889
Garaia 1786
San Migel eliza (Hanburgo) Alemania-n dago
San Migel eliza (Hanburgo)

Hanburgoko San Migel eliza (alemanez St. Michaelis Kirche) Hanburgon dauden bost eliza protestanteetako bat da, denetan ezagunena. Alemania iparraldeko eliza protestante barroko handiena da. Mikel goiaingeruaren izena darama eta elizaren atarian beronen brontzezko estatua bat dago deabrua garaitzen ari dena.

Mikel goiaingerua deabrua garaitzen

Historia [aldatu]

Gaur egungo eliza hirugarren eraikina da. Lehenengoa 1647 eta 1669 artean eraiki zen, harresi berrian barnean eratuz zihoan Neustadt (hiri berria) auzoan. 1687an eliza berria eraiki zen baina 1750an tximista batek jo eta suntsitu zuen.

Hirugarren eliza 1786an eraiki zen Johann Leonhard Prey eta Ernst Georg Sonnin arkitektoen diseinoei jarraiki. Hau da gaur egungo eliza, baina bi aldiz berreraiki behar izan da XX mendean, lehena 1906ko sutearen ondoren eta bigarrena 1944-45eko bonbaketen ondoren.