San Prudentzio Ikastetxeko kalea (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′57″N 2°40′09″W / 42.84913727°N 2.66915616°W / 42.84913727; -2.66915616
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Prudentzio Ikastetxeko kalea (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′57″N 2°40′09″W / 42.84913727°N 2.66915616°W / 42.84913727; -2.66915616
Map
Dimentsioak100 (luzera) m

San Prudentzio Ikastetxeko kalea Gasteizko Alde Zaharreko kale bat da.


Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharraren mendebaldeko mendi-magalean dago, San Bizente Paulekoaren kalean hasten da, San Frantzisko Xabierkoaren kantoiaren parean, eta Frantzia kaleraino iristen da.


Luzera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 1 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 6raino.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1887eko urriaren 12an eman zion Udalak izena era ofizialean, kalean bertan egoitza zeukalako ikastetxeak, gerora umezurtz-etxea izango zena.

Trafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikorako irekita dago, norabide bakarrean, San Bizente Paulekoaren kaletik Frantzia kalera.

Aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin da aparkatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]