San Roke kantoia (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′51″N 2°40′27″W / 42.84737°N 2.67414°W / 42.84737; -2.67414
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Roke kantoia
San Roke kantoia Errementari kaletik ikusita
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′51″N 2°40′27″W / 42.84737°N 2.67414°W / 42.84737; -2.67414
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaRoke Montpellierkoa
Dimentsioak110 (luzera) m

San Roke kantoia Gasteizko Alde Zaharraren mendebaldeko mendi-magalean dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diputazio kalean hasten da eta Hedegile kaleraino iristen da. Errementari eta Zapatari kaleak zeharkatzen ditu. 110 metroko luzera du. Gainontzeko kantoiekin alderatuta oso laua da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko kalerik estuena da. Zabalera 2 eta 3 metro artekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, 1887ko urriaren 12an eman zitzaion ofizialki egun duen izena kantoiari, lehen aipamena 1681 urtekoari den arren.

San Roke kantoia Diputazio kaletik ikusita
San Roke kantoia Diputazio kaletik ikusita


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]