Sankt Pauli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sankt Pauli

Hamburg-Mitte, Hanburgo
Sankt Pauli non dagoen adierazten duen Hanburgo-ko/-go/-eko mapa
Sankt Pauli
Sankt Pauli (Hanburgo)
St. Pauli in HH.svg
Azalera 2,6 km²
Biztanleria 23.832 (2011)
Dentsitatea 10.362 bizt / km²
Posta kodea 20357, 20359, 22767
Reeperbahn.jpg
Reeperbahn.

Sankt Pauli edota St. Pauli Alemaniako Hanburgo hiriko erdigunean dagoen Hamburg-Mitte barrutiko auzo bat da. Erdi Aroan Hansa Ligako merkatarien auzo gisa sortu eta XVII. mendean garatu zen. Gaur egun 2,6 km²-ko azalera eta 27.000 biztanle inguru ditu. Sankt Pauli auzoa "Kiez" izenez ere ezaguna da.

Europako osoko auzo gorri ospetsuenen artean sailkatua dago, Hanburgo hiriko gau giroaren kokaleku nagusia da, bertako Reeperbahn kale nagusian prostituzio lokalalak daudelarik. Bestalde, kultur giro handia duen auzoa ere bada, mota askotako artisten bilgunea delarik, bai aktoreak, nahiz musikagilea nahiz musikariak, etab. Ondorioz, auzotarrek orokorrean joera ireki edo ezkertiarra izan ohi dute.

1960ko hamarkadan auzo honetako Reeperbahn kokalekuko tabernetan The Beatles musika talde ospetsuak bere ibilbide profesionalari ekin zion. Bestalde, FC St. Pauli futbol talde ezagunari izena eman eta bere egoitzaren kokalekua ere bada.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sankt Pauli