Prostituzio
Prostituzioa diruaren edo beste zerbaiten truke sexu harremanak saltzea da. Sexu zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonei prostitutu (latinezko prostitutus hitzetik) deritze; emakumezkoei, prostituta (edo, irain kutsuarekin, puta, emagaldu, urdanga eta abar). Gaur egun, legez kontrako jarduera da herrialde askotan, batzuetan heriotza zigorrarekin zigortzen dena, baina beste herrialde batzuetan guztiz legezkoa da. Zenbait emakume feministak lanbidetzat aldarrikatzen dute, puta eta urdanga direla harro esanez.[1]
Sarritan, prostituzioaren atzean mafiak eta proxenetak daude, engainuz eta mehatxuz hainbat pertsona prostituitzera behartzen dituztenak; esklabotza modu hori jasaten duten gehienak emakumeak eta haurrak dira, familia edo herrialde txiroetakoak batez ere. Beste pertsona batzuk, aldiz, beren borondatez prostituitzen dira.
Hainbat herrialdetan prostituzioa legezko bihurtzearen (legeztatzea) edo legez kontrakoa izaten jarraitzearen (abolizioa) eztabaida piztu da.
Eduki-taula |
Legedia [aldatu]
Herrialde bakoitzak bere legedia du gai horretan:
- Herbehereetan eta Alemanian prostituzioa araututa dago. Prostituzioan lan egiten dutenek zergak ordaindu behar dituzte, eta badute gizarte segurantzan izena emateko eskubidea.
- Suediak, Norvegiak (2009)[2] eta Islandiak (2009)[3][4][5][6] prostituzio eskaintza onartzen dute, baina ez eskaria. Sexu harremanak saltzen dituena zigortu ordez, bezeroa zigortzen dute.
- Espainian egoera alegalean dagoela esan daiteke. Prostituzioa araututa ez dagoen arren, ez da delitua. Delitu da, ordea, prostituitzera behartzea.
- Sudanen, prostituzioan jarduteak heriotza-zigorra ekar dezake.
Politika [aldatu]
Jarrerak eta lege gaiak [aldatu]
Laburbilduz, prostituzioari begiratzean bost ikuspegi hauek ditugu:[7]
- Debekuzaletasunak prostituzioa desagerrarazi nahi du, prostituzio salerosketako arlo guztiak kriminalizatuz. Ikuspegi honetatik, prostituzioa giza duintasunaren bortxaketatzat jotzen da. Lege penalak eta legea betearaztea funtsezko tresnatzat hartzen dira, prostituzioan sartutako gizabanakoen kopurua txikiagotzeko.
- Deskriminalizatzeak berekin dakar prostituzioari dagozkion lege penalak kentzea.
- Legeztatzea da lege penalen bidez edo beste era bateko legeen bidez prostituzioa arautzea. Ikuspegi honek, bada, legezko lanbidetzat hartzen du prostituzioa, eta hainbat arauren bidez kontrolatzen du. Arau horiek zehazten dute prostituzioan nork eta zein egoeratan lan egin dezakeen.
- Abolizionismoa
- Neoabolizionismoa
Arreta erakundeak [aldatu]
Prostituzioan jarduten direnei arreta eskaintzen diete hainbat erakundek. Euskal Herrian, hauek ditugu:
- Gizarterako (Araba)
- Askabide (Bizkaia)
- Oblatas / Leiho zabalik (Bizkaia)
- Aukera (Gipuzkoa)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «Itziar Ziga: “Puta izatea lanbide bat da, eta txiroontzako ez da lanik txarrena”», Gaztezulo, 99. zenbakia, 2009.
- ↑ http://news.bbc.co.uk/2/hi/europe/7806760.stm
- ↑ Fréttir / A new law makes purchase of sex illegal in Iceland 21.4.2009 Jafnréttisstofa
- ↑ News from Iceland: it is now criminalised to buy women in prostitution! European Policy Action Centre on Violence against Women
- ↑ Iceland to ban sex purchases, strip clubs AFP March 18 2009
- ↑ Buying sex punishable in Iceland. NIKK June 3 2009
- ↑ Ginette Plamondon (2002): Is Prostitution Work or Exploitation? Further Consideration is Needed, Conseil du statut de la femme, Québec, 2002, 16. orrialdea.