Sayanim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sayanim (sing. Sayan; Hebreeraz: laguntzaile) Mossadi borondatezko laguntza eskeintzen dioten diasporako juduak dira. Gordon Thomasen arabera Bretainia Handia eta Estatu Batuetan gutxienez 20000 sayanim daude.

Orokorrean, bolondres judu ez-israeldar hauek legezko jarduerak garatzen dituzte bizitoki duten estatuan eta tokiko agintearekin arazorik ez izaten saiatzen dira. Hala ere, badaude salbuespenak, adibidez, Jonathan Pollard Ameriketako Estatu Batuetako itsas inteligentzia zerbitzuetako langileak espioi lanak egin zituen Mossadentzat. FBIak harrapatu zuenean Ameriketako Estatu Batu eta Israelen arteko erlazioak gaiztotu egin ziren.

Victor Ostrovsky, Mossadeko katsa ohi eta idazleak eta Gordon Thomasek asko idatzi dute sayanimei buruz. Beraien arabera, sayanimek hainbat modutan laguntzen diote Mossadari: medikuntza zerbitzuak, dirua, logistika, ... Jendearen biziaren gaineko kontrol haundia duten jardueretan egin ohi dute lan: Epaile, polizia, ... eta edozein gauza egiten dute Mossadeko ofizialak (katsa) zerbitzatzeko eta Israelgo estatuaren politiken aurkarien eta etsaien aurka egiteko. Sayanimek, teorian, ez dute zuzenean parte hartzen inteligentzi operazioetan eta gastuak ordaintzen dizkiete soilik.

Sayanimek 100% judutar izan behar dute. Israeldik kanpo bizi dira eta Israelen dituzten ahaideen bidez kontaktatzen dute beraiekin zerbitzu sekretuek.

Katsak dira sayanimen arduradunak. Sayanim aktiboenak urtean lau aldiz edo biltzen dira katsarekin. Katsa bakoitza egunean bi, hiru edo lau sayanimekin biltzen da aurrez aurreko elkarrizketak egiteko eta hainbat elkarrizketa egiten ditu telefonoz. Sayanimen sistema hau Mossadaren bizkar hezurra da. Modu honetan, CIAk 100 langilerekin egiten duen lana egiteko Mossadek nahikoa du 6 edo 7rekin. Bolondres talde haundi honen existentziari esker soldatapeko langile gutxiagorekin lan egin dezakete eta inteligentzia zerbitzuaren gastuak asko murrizten dira.

Sayanimak fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederick Forsythen The Fist of God (Jainkoaren ukabila) eleberrian agertzen dira Sayanimak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adelman, Jonathan R. The rise of Israel: a history of a revolutionary state Routledge, 2008. ISBN 0-415-77510-8, 9780415775106
  • Goodspeed, Michael. When reason fails: portraits of armies at war : America, Britain, Israel, and the future Greenwood Publishing Group, 2002. ISBN 0-275-97378-6, 9780275973780

Irakurketa osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ostrovsky, Victor. By Way of Deception-The making and unmaking of a Mossad Officer. New York: St. Martin's Press, 1990. ISBN 0-9717595-0-2
  • Thomas, Gordon. Gideon's Spies: The Secret History of the Mossad. New York: St. Martin's Press, 1999. ISBN 0-312-25284-6