Señor No

Wikipedia, Entziklopedia askea
Señor No
Señor Noren kontzertua Intxaurrondo kultur etxean, 2017ko azaroaren 18an.
Datuak
JatorriaDonostia, Gipuzkoa
Musika motaPunk-Rock
Urteak1993 - gaur egun
Taldekideak
Xabi
Mikel Yarza
Unai
Guantxe
Lehengo taldekideak
Andoni
Mikel
Imanol
Gorka
Informazio gehigarria
Facebook: masacrante MySpace: senorno Musicbrainz: c0436b51-40a0-452b-840a-b0f900431e60 Discogs: 1858301 Allmusic: mn0001557892 Edit the value on Wikidata

Señor No Donostiako punk musika taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Señor No, 1993ko udaberrian Donostiako (Gipuzkoa) Buenavistako lokaletan sortutako Rock taldea da. Xabi (gitarra eta ahotsa) eta Mikel (baxua) La Perrera taldearen partaideak ziren eta taldearen banaketaren ondoren proiektu berria sortu zuten. Horretarako, Andoni, aldez aurretik Dead Movies taldean aritua zena, bateria jole bezala eta ordurarte esperientziarik ez zuen Imanol (gitarra) hartu zituzten.

1994ean bost abestiz osatutako maketa bat atera zuten. Maketa honek No Tomorrow zigiluaren arreta deitu zuen eta EP bat ateratzeko prestatu zuten. Baina azkenean, maketa horri urte hartako irailean grabatutako abesti berriak gehitu zizkioten eta Señor No taldearen aurkezpen LP-a sortu zuten.

LP hau argitaratu ondoren Señor No taldearen lana asko gehitu zen, zuzeneko ekitaldi asko ematen hasi ziren eta beste bi abesti berri EP batean atera zuten eta ia bi urte ondoren beraien bigarren LP-a (No Mundo) kaleratu zuten.

1998. urtean zehar abesti berriez eta bertsioez osaturiko bi EP argitaratu ziren. Gelditu gabe aritu ziren eta estatu guztitik kontzertuak eman zituzten. 1999ko otsailean No me hables diska argitaratu zuten.

2000. urtean kontzertuak ematen jarraitu zuten eta lan berriak eginez; bilduma batzuetan bertsioak, homenaldiak eta single konpartituak.

2001.urtean Señor No-k diskografiaz aldatu zuen, Loli Jackson-ekin fitxatuz, EMI barruan Dover–en zigilua zenarekin sinatu zuten. Beraien laugarren eta azken LP-a Siempre te diré que no grabatu zuten 2002an. Modu harrigarri eta ustekabe batean ekoizpena Carlos Goñiren (Revolver) eskutik joan zen eta grabaketa Balentziako bere estudio Mojave-n izan zen. EMI barneko krisiak Loli Jackson-en bapateko desagerpena bultzatu zuen.

Beste diskografika batzuek aztertu ondoren, taldeak diska beraiek auto argitaratzeko apostu ausarta aukeratu zuen eta 2003an GP records zigiluarekin ateratzea lortu zuten. Diskaren argitalpenarekin batera Imanolek taldea utzi zuen eta bere ordez , hilabete batzuetan, Gorka (Etnies) aritu zen eta azkenik Mikel Yarza gitarra(Teen Dogs/Safety Pins ohia) sartu zen. Taldekide hauekin 2004an GP recordsen bidez La Ruta Interior atera zuten. Lan hau Sewergrooves Suediar taldearekin batera ateratako single bikoitza da. Urte berean, Bukowski tabernan akustiko bat zuzenean grabatu zen. Zuzeneko hau, 2005eko irailean, Gaztelupeko Hotsak, gipuzkoar zigiluarekin argitaratu zen.

Honen ondoren, Mikelek (baxua) eta Andonik (bateria) taldea utzi zuten. Beraien ordez Unai (Astrozombies) baxuarekin eta Guantxe (Teen Dogs/Vincent Von Reberb/Safety Pins ohia) taldean sartu ziren.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xabi - Gitarra eta ahotsa.
  • Unai - Baxua.
  • Guantxe - Bateria.
  • Mikel Yarza - Gitarra.

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Imanol - Gitarra.
  • Gorka - Gitarra.
  • Mikel - Baxua.
  • Andoni - Bateria.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]