Intxaurrondo kultur etxea

Koordenatuak: 43°18′49″N 1°57′13″W / 43.313542°N 1.953711°W / 43.313542; -1.953711
Wikipedia, Entziklopedia askea
Intxaurrondo kultur etxea
Donostia Kultura
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′49″N 1°57′13″W / 43.313542°N 1.953711°W / 43.313542; -1.953711
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011
Kontaktua
HelbideaFelix Gabilondo plaza, 1

Intxaurrondo Kultur Etxea Donostiako Intxaurrondo auzoan dauden bi kultur etxeetako bat da. Hego Intxaurrondo auzunean kokaturik, 2011ean inauguratu zen. Lehengo Intxaurrondo Berri kultur etxea ordezkatu zuen. Eraikin berriak, kultur etxeaz gain, kiroladegia ere bada.

Zerbitzuen artean, hauek dira nagusienak: liburutegia, haurtxokoa, gaztelekua, musikarako aretoak, erakusketa aretoa, espazio eszenikoa eta informazio gunea. Programazioaren aldetik, musika kontzertuak eta musika taldeen egonaldiak kultur etxearen ikur bihurtu dira.

Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.

Literatura Plazara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratxe Retolaza

Euskarazko literaturako liburuak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte Plazara Goaz euskara Taldearekin batera. Urtean lau saio izaten dira Iratxe Retolazak gidatuta. Hauek dira azken urteetan landu diren liburu batzuk:

Komiki solasaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte, urtean sei saio izaten dira, hiru euskaraz eta hiru gaztelaniaz.

Igor Leturia izaten da komiki-solasaldien gidaria euskarazko saioetan[5] eta Juan Manuel Díaz de Guereñu gaztelaniazkoetan ari da 2015etik.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «literaturaren zubitegia - Antxiñe Mendizabal Aranburu» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. «literaturaren zubitegia - Felipe Juaristi» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  3. LITERATURA PLAZARA: Bidasoan gora (2022-03-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  4. Erredakzioa. (2017-11-13). «Gu orduko hauek - Garazi Arrula» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  5. Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  6. «Your Personal Dashboard | NETVIBES» www.netvibes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]