Seleuko III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Seleuko III.a Soter Zerauno (?-K. a. 223), Seleuzidar Inperioko errege bat izan zen, Seleuko II.a Kalinikoren seme nagusia, honen oinordekoa izan zelarik. Bere Zerauno ezizenak, "tximista" esan nahi du. Bere erregealdia laburra izan zen, ez zen hiru urtera ere iritsi, K. a. 225etik K. a. 223 arte. Bere aitak, bizi izan zen bitartean egiterik izan ez zuena egin zuen: Pergamoko Atalo I.ari aurre egitea, Antioko Hieraxen aliatua zena, hau, Seleuko II.aren anaia, eta, beraz, bere osaba zelarik, duela gutxi hil zena, baina Atalori lagundu ziona, nork, egoera, bere mugak hedatu eta Asia Txikia guztia konkistatzeko probestu zuen.

Tauron eginiko kanpaina honetan zehar, Seleuko III.a, erahila hil zen, Nikanor izeneko bere ofizialetako baten esku, honen traizio batean, Apaturios galiarraren laguntzarekin, K. a. 223an.

Bere oinordekoa, bere anaia Antioko III.a Handia izan zen, Akeoren laguntzarekin, hildako erregearen senidea, nork eragin handia izan zuen bere erregealdian. Akeok, tropek eskaini zioten koroari uko egin zion, eta inperioko erregeorde bezala gobernatzea nahiago izan zuen. Molon, goikaldeko probintzien gobernari izendatu zuen, eta, berarentzat hartu zuen Asia Txikia. Arrakastarekin borrokatu zuen Atalo I.aren aurka eta Pergamon zokoratua utzi zuen, eta, beraz, berea izan zen bere anaiak hasitako gerra irabaztearen meritua.


Aurrekoa
Seleuko II.a Kaliniko
Seleuzidar erregea
K. a. 225-K. a. 223
Ondorengoa
Antioko III.a Handia