Antioko III.a Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antioko III.a Handiaren bustoa, Louvren

Antioko III. Handia (grezieraz, Ἀντίoχoς Μέγας) errege greziar seleukotarra eta Seleukotar Inperioaren 6. agintaria izan zen. K.a. 222tik 187ra iraun zuen haren agintaldiak. Seleuko II.a Kalinikoaren semea eta Seleuko III.a Soter Zeraunoren anaia zen.

Asko saiatu zen Seleukotar Inperioa potentzia handi gisa berriz ezartzen. Inperioa gainbehera haren aitona zen Antioko II.aren garaian hasi zen.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo II.aren eta Antioko II.aren arteko aliantza Antiokoren eta Bereniceren arteko ezkontzarekin itxi zen. Ptolomeo Antioko izena jarri zioten seme bat izan zuten; aitonaren eraginari esker, ondorengoa izateko izendatu zuten.

Antioko III.a Seleukotar Inperioko kidea zen, Seleuko II.a erregearen eta Laodice II.aren semea. K.a. 242an jaio zen Susatik gertu, Iranen. Antioko III.a bere anaia zen Seleuko III.aren ondorengo erregea izan zen Seleukotar Inperioan.

Hamazortzi urte zituela erregetu zenean, K.a. 223an, Erresuma Ptolomeotarraren aurkako haren lehen kanpainak ez ziren arrakastatsuak izan, baina hurrengo urteetan hainbat garaipen militar izan zituen. Handia izendapena oso denbora laburrean hartu zuen. Basileus Megas ("Errege Handia") izendapena ere hartu zuen; Persiako erregeen tradiziozko izendapena da.

Antioko III.ak Erromatar Errepublikaren aurka gerra egin zuen, K.a. 192an eta garaitua izan zen.

Tronuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seleuko III.a, Antiokoren anaia, saiatu zen ekialdeko eskualdeak birkonkistatzen. Antiokoren osaba zen Antioko Hierax-en independentzia-saiakeren aldeko galaziar, subirano eta jeneralei aurre egin behar izan zien. Konplot baten ondorioz, Seleuko III.a asasinatu egin zuten, eta haren anaia gazteena tronuratu zen.

Egiptoko gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko Ptolomeo IV.a Filopator-en aurka gerra egin zuen, Laugarren Gerra Siriarra izenarekin ezagutzen dena. Gerra Rafian izan zen (gaur egungo Gazako Zerrendaren hegoaldean) eta Ptolomeoren armadak irabazi zuen bataila.

Erroma: gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antioko III.aren zilarrezko txanpona

Aipatutako porrotaren ondoren, Egiptorekin beste gerra bat prestatu zuen: Bosgarren Gerra Siriarra (K.a. 202 - K.a. 200). Ptolomeo V.aren aurka garaipena lortu zuen. Antioko III.aren azken saioa Erromarekin izan zen. Bi aldiz garaitu zuten: Termopilasen (K.a. 191) eta Magnesiako batailan (K.a. 190). Horrek Antiokoren agintaldiaren gainbehera ekarri zuen. Asia Txikiko Tauro mendien iparraldeko lur guztiak eman behar izan zituen eta zerga handia ordain behar izan zuen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asasinatu egin zuten Ekbatanan (gaur egungo Hamadan, Iran) K.a. 187an. Haren seme Seleuko IV.a Filopator izan zen ondorengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko III.a Handia Aldatu lotura Wikidatan