Selfie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume ezezaguna bere buruari argazkia ateratzen ispilu batean, 1900 inguruan.
Gasteizko Salburuko interpretazio zentroan prestatutako "selfie point" bat

Selfie (selfi ahoskatua) norbere buruari argazki bat egitea da, normalki kamera digital bat edo telefono mugikor bat eskuetan hartuta edo selfie makila bat erabilita. Selfiak, askotan, Facebook, Instagram eta Twitter bezalako sare-sozialen bidez elkarbanatzen dira. Helburua norbere buruaren alderdirik ederrena erakustea da eta itxura kasuala erakutsi ohi dute, berez horretarako sortuak izanda ere. "Selfie" hitza ez zaio aplikatzen atzera-kontaketa edo sistema erremoto baten bidez egindako argazkiei, baina bai besoa luzatuta edo ispilu batean ateratakoei.

Robert Corneliusek 1839an bere buruaren dagerrotipo bat sortu zuen, eta pertsona baten lehenengo argazkietako bat da. Prozesua geldoa zen eta minutu batez egon behar zen geldi, lentearen estalkia kendu eta berriro ere jarriz. Gaur egun eremu sozial guztietako pertsonek hartzen dute, eta ez da mugatzen nerabeen soziologiari.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]