Seth Baum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seth Baum

Bizitza
Jaiotza1980ko urriaren 17a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaPennsylvaniako Estatu Unibertsitatea
University of Rochester (en) Itzuli
Northeastern University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakethicist (en) Itzuli

Seth Baum arriskuen ikerketan diharduen estatubatuar ikertzailea da. Global Catastrophic Risk Institute (GCRI) erakundeko zuzendari exekutiboa ere bada. Erakunde hori think tank bat da, arrisku existentzialak dituena aztergai.[1] Columbia Unibertsitateko Ingurumen Erabakien Ikerketarako Zentroko eta Blue Marble Space Instituteko kide ere bada.[2]

Karrera akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baumek 2003an bukatu zituen optika eta matematika arloko graduko ikasketak Rochesterreko Unibertsitatean[3] eta ostera, ingeniaritza elektronikoari buruzko masterra 2006an bukatu zuen, Northeastern Unibertsitatean.[4]

Doktoretza geografia arloan kokatu zuen eta 2012an aurkeztu zuen tesia, aldaketa klimatikoari buruzkoa: "Discounting Across Space and Time Climate Change Assessment". Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatean egin zuen doktoretza.[5] Ondoren, Columbiako Unibertsitateko Ingurumen Erabakien Ikerketarako Zentroan doktoretza-ondoko ikerketarako dirulaguntzak jaso zituen. Behin aipatutako lanak eginda, Baumek bere ikerketa-interesak astrofisikan eta arrisku globaletan zentratu zituen, tartean honako gaiak jorratuz: berotze globala, gerra nuklearra[6] eta aipatutako bi gaiei soluzioa emateko bideak.[6][7]

Arriskuen Analisirako Elkarteko kide ere bada.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Northstromgo (Boston) ikasle zela, Baumek Whats Up (orain, Spare Change News) aldizkarian lagundu zuen 2004tik 2007ra.

2011ean Tony Barrettekin batera GCRI sortu zuen, "gizadiaren mehatxu handienei aurre egiteko bideak garatzeko" helburuarekin. Institutu hori azkar hazi da, berdinen zuzenketa egiten duten aldizkari zientifikoetan argitalpenak eginez, besteak beste.[8] 2016an Baumek bere indarrak "Integrated Assessment Project" proiektuan zituen ipinita nagusiki, zeinaren helburua hondamendi globalen arriskuak ebaluatzea eta ebaluazio horiek gizarte-ikerketarako eta erabakiak hartzeko eskuragarri jartzea den. GCRI "irabaziek, dohaintza pribatuek eta kontsulta-lanek" sostengatzen dute ekonomikoki.[9]

Bi urte beranduago, Baumek blog bat gidatu zuen Scientific American aldizkarian.[10] Gainera, History kanalean eta O'Reilly Factor saioan bere ikerketei buruzko elkarrizketak egin dizkiote.[11] Azken horretan gizakiak bizi estralurtarrarekin kontaktuan jartzeari buruz eta horrek izango lituzkeen ondorio etikoei buruz galdetu izan diote. Gainera, The Huffington Post egunkarian ere parte hartu izan du, 2022ko Ukrainako gerrari eta Siriako Gerra Zibilari buruzko idatziak eginez; horiek gerra nuklear baten eszenatoki posibletzat hartu ditu.[12]

2016an 100.000 dolarreko dirulaguntza jaso zuen Future of Life institututik eta bere ikerketa-lerroa adimen artifizialaren segurtasunera eta kanpo espazioko etikara mugitu zuen.[13][7] Urte horretan bertan, Bulletin of the Atomic Scientists aldizkarian hilero zutabe bat idazteari ekin zion, adimen artifizialaren arriskuei, arma biologikoei eta disuasio nuklearrak huts egiteari buruz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) SethBaum. I am Seth Baum, AMA!. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. (Ingelesez) People | Global Catastrophic Risk Institute. 2012-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. "Seth D. Baum" (PDF). sethbaum.com. 2020-01-12ean ikusia.
  4. (Ingelesez) Seth Baum - Center for Research on Environmental Decisions. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. Seth D. Baum, 2012. Discounting Across Space and Time in Climate Change Assessment. Doctor of Philosophy Dissertation, Department of Geography, The Pennsylvania State University.
  6. a b Baum, Seth D. (2015-09-01). "Confronting the threat of nuclear winter". Futures. Confronting Future Catastrophic Threats To Humanity. 72: 69–79. doi:10.1016/j.futures.2015.03.004. S2CID 18895356.
  7. a b Baum, Seth D. (2016-05-20). "The Ethics of Outer Space: A Consequentialist Perspective". Rochester, NY: Social Science Research Network. SSRN 2807362
  8. (Ingelesez) Publications | Global Catastrophic Risk Institute. 2012-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. (Ingelesez) About | Global Catastrophic Risk Institute. 2012-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. (Ingelesez) Baum, Seth. «When Global Catastrophes Collide: The Climate Engineering Double Catastrophe» Scientific American Blog Network (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  11. (Ingelesez) «Alien Invasion Over Global Warming? | Fox News Video» Fox News 2013-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  12. (Ingelesez) «Best And Worst Case Scenarios for Ukraine Crisis: World Peace And Nuclear War» HuffPost 2014-03-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  13. Barrett, Anthony M.; Baum, Seth D. (2016-05-23). "A Model of Pathways to Artificial Superintelligence Catastrophe for Risk and Decision Analysis". Journal of Experimental & Theoretical Artificial Intelligence. 29 (2): 397–414. arXiv:1607.07730. doi:10.1080/0952813X.2016.1186228. ISSN 0952-813X. S2CID 928824.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]