Sexu Langileen Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sexu Langileen Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
Organización de Trabajadoras Sexuales
Izen laburraOTRAS
Motasindikatua
HerrialdeaEspainia
Agintea
Idazkari orokorraConxa Borrell Bernaus
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2018
webgune ofiziala
Twitter: otrassindicato Instagram: otrassindicato Edit the value on Wikidata

Sexu Langileen Erakundea (gaztelaniaz: Organización de Trabajadoras Sexuales), gaztelaniazko OTRAS akronimoaz ezagunagoa, Espainiako sexu-langileen sindikatu bat da. Bartzelonan du egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatua Bartzelonan sortu zen, kide gehienak hangoak zirelako. 2018ko abuztuaren 4an Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte-Segurantzako Ministerioak Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpen batek sindikatuaren sorrerari ateak ireki zizkion. Espainiako Auzitegi Gorenaren Lan Saileko Epaimahaiak ebazpenaren aurka egiteko zegoen 20 lan-eguneko epea igaro eta gero, abuztuaren 29ra arte alegia, sindikatuaren sorrerari behin betiko oniritzia emanda zegoen.[1][2]

2018ko abuztuaren 30ean Magdalena Valerio Espainiako Gobernuko Lan, Migrazio eta Gizarte-Segurantzako ministroak aitortu zuen erabakiak ezustean harrapatu zuela eta sindikatuaren sorrerari oniritzia ematen zion ebazpena bertan behera uzteko formula aztertuko zuela.[1] 2018ko azaroaren 21ean Espainiako Audientzia Nazionalak sindikatuaren estatutuak baliogabetzat jo zituen.[3]

2021eko ekainaren 2an Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen sexu-langileak sindikatzeko eskubidea dutela. Xedapenak Sexu Langileen Erakundeari arrazoia emateaz gain, 2018ko Espainiako Audientzia Nazionalak horren inguruan emandako aurkako sententzia baliogabetu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b EiTB. (2018ko abuztuaren 30a). Espainiako Lan Ministerioak sexu-langileen sindikatua onartu du. (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 30a).
  2. «Sexu langileen sindikatua sortzeko bidean dira Katalunian» Argia 2018ko abuztuaren 30a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 30a).
  3. (Gaztelaniaz) «La Audiencia Nacional declara la nulidad de OTRAS, el sindicato que buscaba reconocer la prostitución como trabajo» El Plural 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).
  4. (Gaztelaniaz) Larrañeta, Amaya. (2021-06-02). «El Tribunal Supremo determina que las trabajadoras sexuales en España tienen derecho a sindicarse» 20 minutos (Noiz kontsultatua: 2021-06-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]