Sharon Stoner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sharon Stoner
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2001 -
Taldekideak
Iñigo Ibarrondo
Mikel Zarketa
Egoitz Olalde

Sharon Stoner 2001ean Oñatin sortutako musika talde bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Sharon Stoner beste talde batzuen bertsioak (Kyuss, Qotsa, Natas…) egiteko aitzakia besterik ez zen. Pixkanaka konposizioak jorratzen hasi ziren, eta lau abestidun maketa grabatu zuten, plazaratu ez bazen ere.

Geldialdi baten ondoren, abesti berriak egiteari ekin zioten, maketa berria grabatzera sartu arte. Azken maketa horrek bost abesti zituen eta 2003ko otsaila eta martxoa artean grabatu eta nahastu zuten Eibarren, Legarreko Musika Elkartearen estudioan.

Miztura, Neubat, Kuraia, Surfin Kaos, Sorkun, Eraso, Fjord, Afrika, Los Coronas edo Astrid bezalako taldeekin jo ohi dute gaztetxe eta tabernetan batez ere.

Honetaz gain, 2003ko Euskadi Gazteko maketa lehiaketan parte hartu eta laugarren postua eskuratu zuten entzulegoaren botuen zerrendan. 2004an, Danbaka izeneko Debagoieneko lehen maketa lehiaketa irabazi zuten. Horren saria disko baten grabazioa izan zen. Hori dela eta, 2006an 3000 bira izeneko diskoa plazaratu ahal izan dute. 2006an ere, Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan talde onenaren saria jaso zuten "Azkena Rock Festival" bezalako jaialdi garrantzitsu batean parte hartzeko aukera eskuratuz.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñigo Ibarrondo (baxua eta ahotsa)
  • Mikel Zarketa (gitarra)
  • Egoitz Olalde (bateria)

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sharon Stoner (maketa, 2003)
  • 3000 bira (2006)
  • 13 taupada (2008)
  • Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak (2012)
  • Erraietatik (2019, Almehuna)[1][2]
  • Vol. 5 (2022)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sharon Stoner taldeak diskoa kaleratzeaz bat, aurkeztu egingo du gaur - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
  2. «Erraietatik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).
  3. «Vol. 5» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]