She Wore a Yellow Ribbon

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:10, 22 urtarrila 2016

She Wore a Yellow Ribbon (euskaraz Zinta Horia Zeraman) 1949ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. "Zalduneriaren Trilogia" delakoa osatzen duten hiru filmetako lehenbizikoa izan zen (beste biak Fort Apache eta Rio Grande).

Filma Monument Valley kokalekuan filmatu zen, Utah eta Arizona estatuen arteko mugan dagoen Navajo erreserbako eremuan.

1949ko Argazkigintza onenaren Oscar Saria irabazi zuen (kolorezko filmeen atalean).

Argumentua

1876: Custerrek Little Big Horngo guduan izandako porrota eta heriotzaren ondoren, Mendebalde Urrunan tentsioa areagotu eta indiar tribuak gerrara joateko asmoz elkartu egingo dira. Eremu honetako gotorleku batean, erretiroa jasotzera doan Nathan Brittles tenienteak (John Wayne) egoera honi aurre egin beharko dio. Indiar buruzagi baten aspaldiko laguna izanik, gatazka eta odola ekidin nahizik espedizio ausart baina hotzan bat burutuko du. Bienbitartean, gotorlekuaren eguneroko bizimoduaren lekuko ere izango gara, bertan, bi gaztek komandantearen alaba gazte ederraren (Joanne Dru) mesedea lortzeko asmoz elkar lehiatuko direlarik; neska gazte honek zinta hori bat darama (izenburuaren "yellow ribbon" delakoa), amerikar zalduneriaren usadioaren ikut eta neskaren bihotzak jada jabea duenaren adierazle.

Nathan Brittlesen filmako etxola.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: She Wore a Yellow Ribbon Aldatu lotura Wikidatan