Sherlock (telesaila)
| Jatorrizko izena | Sherlock | |
|---|---|---|
| Sortzaileak | Mark Gatiss Steven Moffat |
|
| Generoa | Krimen drama | |
| Hizkuntza | Ingelera | |
| Ekoizlea | BBC Wales WGBH |
|
| Partehartzaileak | Benedict Cumberbatch Martin Freeman Una Stubbs Zoe Telford Rupert Graves |
|
| Sailaren Erresuma Batuko jatorrizko emanaldi datak | 2010eko uztailaren 25tik aurrera BBC One eta BBC HD kateetan | |
| Euskal Herrian nork emititzen du | Ipar Euskal Herrian: France 4 kateak (2011ko urtarriletik aurrera Hego Euskal Herrian 2011an Antena 3 kateak |
|
| Denboraldiak | 1 | |
| Atal kopurua | Oraingoz 4 (3 + aurre atala) | |
| Atal bakoitzaren iraupena | 90 minutu (gutxi gorabehera) | |
| Enpresa | Hartswood Films | |
| Gidoilariak | Mark Gatiss Steven Moffat Stephen Thompson |
|
| Ekoizketa zuzendaritza | Mark Gatiss Steven Moffat Beryl Vertue Rebecca Eaton Bethan Jones |
|
| Webgune ofiziala | Sherlock telesaila BBCko webgunean Sherlock telesailaren IMDBko fitxa ikusgai |
|
Sherlock Hartswood Films ekoiztetxeak BBC katearentzat ekoiztutako britainiar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak Mark Gatiss eta Steven Moffat dira (bakoitzak bana atala idatzi zituzten), antzezle nagusiak berriz, Benedict Cumberbatch, Martin Freeman, Una Stubbs, Zoe Telford eta Rupert Graves.
-
Martin Freeman
(Watson doktorea).
Sir Arthur Conan Doyle idazlearen Sherlock Holmes pertsonaia ospetsuaren eguneratze bat da. Benedict Cumberbatch aktoreak Sherlock Holmes detektibea eta Martin Freeman aktoreak Watson doktorea antzezten dituzte.
Telesaila Londres eta Cardiff hirietan filmatu zen. Lehenbiziko denboraldia 2010eko uztaila eta abuztuan BBC One eta BBC HD kateetan emititu zen. Kritikak oso arrera ona egin zion. 2011ko udazken aldera 90 minutuko hiru atal berri emititzeko asmoa ere badago.
Ipar Euskal Herrian France 4 kateak (2011ko urtarriletik aurrera emititzen hasi zen, Hego Euskal Herrian 2011tik aurrera Antena 3 kateak BBCri telesaila emititzeko eskubideak erosi zizkion, halere noiz emitituko duen ezezaguna da.
Telesaila honek izandako arrakasta eta ikuslegoak berarekiko izan duen harrera ona dela eta, BBC kateak 2011ko maiatzaren 15ean 3 atal berri filmatzen hasi direla iragarri du. Hiru atal berri hauek Erresuma Batuak 2011ko udazkenean BBC katean emitituko direla iragarri da.
1. denboraldiko atalak ikusgai [aldatu]
- 1. atala ikusgai. A Study in Pink" (Gaztelaniaz)
- 2. atala ikusgai. The Blind Banker (Gaztelaniaz)
- 3. atala ikusgai. The Great Game (Gaztelaniaz)
Kanpo loturak [aldatu]
- Sherlock telesaila BBC katean ikusgai (Ingelesez)
- Sherlock telesaila IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)