Shoku Nihongi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shoku Nihongi (続日本紀?) , enperadorearen enkarguz idatzitako Japoniako historiari buruzko liburu bat da, 797an amaitu zena. Nara aroari buruzko informazio iturririk garrantzitsuenetako bat da, eta Rikkokushi lana osatzen duten sei liburuetatik bigarrena, Japoniako historia nazionalari buruzko liburu bilduma, Nihon Shokiren jarraipena da eta, bere ondorengoa, Nihon Koki da. Bere editore nagusiak, Fujiwara no Tsugutada eta Sugano no Mamichi izan ziren.

Lan honek, Monmu Enperadorearen erregealdiaren hasieratik, 697an, Kanmu Enperadorearen erregealdiaren hamargarren urterarte, 791 arte doazen 95 urteak hartzen ditu, bederatzi enperadore ezberdinen erregealdiak hartuz. Liburua, 14 liburukiz osatua dago, eta erabat kanbunez idatzia dago, txinera klasikoaren aldaera japoniar bat, garaiko testuen idazketa modu formala zena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]