Si vis amari, ama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Si vis amari, ama latindar esamolde bat da. Euskaraz, «Maitatua izan nahi baduzu, maita ezazu» esan nahi du hitzez hitz.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senekak Luziliorentzako gutun moralak[1] idazlanean darabil (I, IX, 6. paragrafoa). Edozein motatako maitasunetan (eta, bereziki, adiskidetasunean) elkarrekikotasunak duen garrantzia nabarmentzen du.

Zehazki, pasarte honetan ageri da esamoldea:

« Quaeris quomodo amicum cito facturus sit? (...) Hecaton ait: "Ego tibi monstrabo amatorium sine medicamento, sine herba, sine ullius veneficae carmine: si vis amari, ama". Habet autem non tantum usus amicitiae veteris et certae magnam voluptatem sed etiam initium et comparatio novae. »
Seneka, Luziliorentzako gutun moralak I, IX, 6
(euskaraz: «Lagunak azkar nola egin daitezkeen galdetzen didazu? (...) Hekatonek dio: "Maitasun-iragazki bat erakutsiko dizut, edaberik gabe, belarrik gabe, formula magikorik gabe: maitatua izan nahi baduzu, maita ezazu". Ez du plazer handia ematen bakarrik lagunarte seguru eta antzinakoak, baita berriaren hasierak eta eskuratzeak ere.»)

Haren aurretik Hesiodok ere aipatzen du bere Lanak eta egunak[2] idazlaneko 353. bertso lerroan.

Baliokideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz badu baliokidea: Maitatzeak maitatze du hartze.[3] Oihenartek jasoa zuen bere Euskal atsotitzak eta neurtitzak[4] liburuan, 310 zenbakiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Seneca: Epistulae Morales, Liber I» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
  2. «Hesiod, Works and Days, line 353» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
  3. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com (9303. atsotitza) (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
  4. Oihénart, Arnauld, 1592-1667.. (2003). Euskal atsotitzak eta neurtitzak = Proverbes et poesies basques = Proverbios y poesías vascas. Real Academia de la Lengua Vasca / Euskaltzaindia ISBN 84-95438-14-3. PMC 62034787. (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]