Silicies Grizzlies

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silicies Grizzlies
Datuak
JatorriaDonostia, Zumaia eta Gernika
Musika motafunk-rock
Urteak2018 - 2022
Taldekideak
Ibai Azurmendi
Mikel Estomba
Jon Gartzia
Luken Prinse
Andoni Sierra

Silicies Grizzlies 2018. urtean bost kidek osaturiko funk eta rock taldea izan zen. Taldeko partaideak Donostia, Zumaia eta Gernikakoak dira. Bi gitarraz, baxu batez, saxoaz eta bateriaz osatuta zegoen.

Estilo nahasketa handia dute, funk eta rock doinuetaz gain metal, stoner, psychedelic eta punka ere jorratzen dituzte.[1] 2020an haien aurreneko diskoa eta bakarra atera zuten, taldearen izena daramana.

Taldeak bere ibilbidea amaitutzat jo zuen 2022. urte hasieran, taldeko abeslari eta gitarjolea zenak haien abestiekiko eta proiektuarekiko fedea erabat galdu ostean. Ondoren, taldekideek zenbait desadostasun eta zailtasun izan zituzten, eta horren ondorioz, taldea desegin zuten. Ordutik, ez dira berriro elkartu eta bakoitzaren norabidea ezezaguna da.

Hala eta guztiz ere, zurrumurru batzuek diotenez haien itzulera 2024. urterako gerta daiteke. Kontzertu handi batekin.[erreferentzia behar]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Silicies Grizzlies (2020, autoekoizpena)[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. gaztezulo. «Silicies Grizzlies - 'Orein'» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  2. «Silicies Grizzlies» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.