Sirenen etxea (Sevilla)

Koordenatuak: 37°23′57″N 5°59′40″W / 37.39915°N 5.99444°W / 37.39915; -5.99444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirenen etxea (Sevilla)
Casa de las Sirenas
Seville old town
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°23′57″N 5°59′40″W / 37.39915°N 5.99444°W / 37.39915; -5.99444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1864
Arkitektura
ArkitektoaJoaquín Fernández Aiarragarai
Ondarea

Sirenen etxea (gaztelaniaz: Casa de las Sirenas) Andaluziako Sevilla dagoen jauregi-etxea ezaguna da. XIX. mendean eraikia, arkitektoa Joaquín Fernández Aiarragarai hernaniarra izan zen. Jatorrizko izena Recreo de la Alameda izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquín Fernández Aiarragaraik etxea diseinatu zuen Lázaro Fernández de Angulo, Esquiveleko markesaren enkargua izanik. Estetikoki arkitektoak XVIII. mendeko frantses jauregien estiloa imitatu zuen: lau angeluko oinplanta, lorategiz inguratuta eta lau hormekin inguratuta.[1] Etxeak oinplanta eta lehenengo solairua ditu. Teilatua arbelezko teilez estalia dago. Sirenen izena atari nagusian dauden bi esfingeen presentziatik datorkio.[2]

Etxearen burdin sareak Portilla anaiek egin zituzten, 1862an. Diseinurako Tabako Lantegiaren eredua erabili zuten.

1870ean Esquiveleko markesak etxea Basilio del Camino y Hermanos lantegi eraikitzaileari saldu zion. Ondoren ere etxean José Domingo de la Portilla eta María Susana Pérez de Guzmán emaztea bizi izan ziren eraikinean; azken hau 1971n hil zen.[3] Hamarkada horretan etxea utzik egon zen. 1989an Sevillako Udalak erosi zuen.[4] Zortzi urtez zaharberritzeko lanak luzatu ziren. 1998tik auzoko kultur-etxea da.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]