Sistan eta Balutxistan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sistan eta Balutxistan
استان سیستان و بلوچستان

Sistan eta Balutxistan
Ghal'eh Sab, Saravan
Herrialdea IranIran
Hiriburua Zahedan
Eremua 181785 km²
Biztanleria 2405742 (2006)
Dentsitatea 13,23 bizt/km²
Hizkuntzak Persiera
Balutxiera
Brahuiera
Locator map Iran Sistan and Baluchestan Province.png
ISO 3166-2 IR-13
www.sbportal.ir/home-en.html


Sistan eta Balutxistan Irango 30 probintzietako bat da, herrialdearen hegoekialdean dagoena. Irango hirugarren probintziarik handiena da, 181.785 km²-ko azalerarekin, eta 2006an 2.405.742 biztanle zituen. Iparraldean Hego Khorasan eta Afganistanekin du muga, ekialdean Afganistan eta Pakistanekin, hegoaldean Omango golkoarekin eta mendebaldean Kerman eta Hormozgan probintziekin. Denetara 1.600 km-ko muga du Pakistan eta Afganistanekin eta 300 km-ko itsasertza Omango golkoan. Hiriburua Zahedan da.

Probintziak bi zati ditu: Sistan iparraldean eta Balutxistan hegoaldean. Hiriburuaz gain beste hiri garrantzitsuenak Zabol eta Zahak iparraldean eta Khash, Iranshahr, Saravan, Sarbaz, Nikshahr, Chabahar eta Konarak hegoaldean dira.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sistan eta Balutxistan Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Iran
Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.