Smoke Signals Studio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Smoke Signals Studio Markel Urrutia (Gernika, 1988) marrazkilari, ilustratzaile eta diseinatzailearen proiektu pertsonala da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markel Urrutiak Arte Ederrak ikasi zituen EHU/UPV-n eta ondoren graduondo bat egin zuen, “Ilustración Creativa y Técnicas de Comunicación Visual”, EINA-n (Bartzelonan). Ia hiru urtez egon zen Bartzelonan, eta bertan abiatu zuen Smoke Signals Studio proiektua, 2013an; hain zuzen ere, musikarien alde bisuala hornitzeko estudioa. Proiektu pertsonal hori denborarekin ilustrazio eta diseinu lanak egiteko plataforma bihurtu da, musika esparruari loturikoa. Bezero gehienak rock taldeak izaten ditu, klasikoak gehienbat. Askotariko euskarri eta produktuetarako ilustrazioak diseinatzen ditu: diskoen azalak, kamisetak, kartelak, muralak, erakusketak eta abar.

Sortu zenetik gaur egunera arte, diseinu eta ilustrazio lanak egin ditu musikari, talde eta festibal nazionalentzat zein nazioartekoentzat. Diseinu grafikoan ere lan egin du, festibalekin harremanetan egonda ere, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edo Viña Rock bezalakoekin.

Lan egiteko modu desberdinak izan arren (paperean, ordenagailuz edo muralen kasuan paretetan), marrazkiari eta eskuzko tipografiari garrantzi handia ematen dio. Bere obran, esparru artistiko desberdinetatik datozen erreferentziak elkartzen dira. Psikodeliarekin adieraziek, naturaren eta kultura desberdinetako mitologien gaiek agintzen dute imajinarioan. Inspirazio iturri nagusiak 60ko eta 70eko hamarkadetako kartelak ditu.[1]



2021 urtean, musikaren arloko beste diseinatzaile batzuekin batera, SINESTÊSIKA izeneko plataforma sortu da. Musikaren arloko diseinu eta ilustrazioan aritzen diren langile grafikoen lana ikusaraztea dute helburu.

Proiektu honen lehen ideia Markel Urrutia (Smoke Signals Studio) eta Ion Zorrilla (Rodillo Gráfico) sortzaileen arteko elkarrizketetatik irten zen, ilustrazioaren eta diseinuaren balioak ikusarazten direnean musikaren esparrukoak baztertuta nabari zituztela ikusita.

Elkartearen nahia Euskal Herrian musikarekin harremanetan dauden sortzaileen lanak elkartu eta bide desberdinak jarraituta publikoari erakustea da. Horretarako egindako lehenengo ekitaldia erakusketa kolektibo bat izan da, Zorrotzaurreko La Terminal - FICC-en (Bilbon), 2021eko maiatzean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Markel Urrutia, Ilustrador» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).

Web eta sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]