Bilbao BBK Live

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbao BBK Live
Rammstein playing Fruhling in Paris(BBK Live 2010 Bilbao).jpg
Rammstein talde alemaniarrak 2010eko ekitaldian.
Ekitaldiak 8
Udalerria Bilbo
Estiloak Rock, pop, elektronikoa
Webgunea http://www.bilbaobbklive.com
2008ko ekitaldiko eszenatoki nagusia.
2008ko ekitaldiko irudia.

Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen duten pop rock musika makrojaialdia da[1]. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an, lehenengo ekitaldia ospatu zutenean, Kobeta mendiko esparruan hiru egunetan 51.000 ikusle inguruk 40 talde baino gehiago ikusi zituzten orduan Bilbao Live Festival izena zuen jaialdian. Horrela helburua bete zuten, Bilbo udako musika makrojaialdiaren zirkuituan sartu zen.

Ricardo Barkalak, Lan eta Sustapen Ekonomikoaren zinegotzia zena, "ingurumarian kexarik edota nabarmendutako istripurik” ia ez zeudela aipatu zuen. Musikariek ere pozik agertu ziren. Athom Rumbaren taldekidea zen Roberrek «Bilbao Live Festivalen onena antolakuntza izan dela» adierazi zuen, haiek hainbat jaialditan aritu ondoren Bilborena baino hobeto antolaturik ez da izan eta[2].

Hain ona zen harrera ezen 2007an BBK aurrezki kutxak antolakuntzan sartu eta Bilbao Live BBK Live bilakatu baitzen. Bigarren ekitaldiak aurrekoa baino arrakasta handia izan zuen, ia 100.000 lagun bilduz[3].

2008an heavy metal taldeak utzi eta pop taldeak ekartzeari ekin zioten antolatzaileek ikusle gehiago izateko asmotan[4]. Hala ere The Police, REM, Lenny Kravitz eta The Prodigyk 79.810 sarrera baino ez zituzten saldu.

2009an 52.663 ikusle izan zituzten, batez ere Depeche Modek edo Placebok erakarriak[5].

2010eko ekitaldirako 76.579 sarrera saldu zituzten, horietatik gehienak Euskal Herritik at[6]. Rammstein, Pearl Jam eta Faith No More taldeburuak izan ziren[7].

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdi erraldoi hau ez da guztion gustukoa izan, kritikak ere jasan dituelako[8]. Kultura arloaren aldetik, jaialdia Bilboko Udalaren aurrekontuetan izandako pisua salatu dute, hiriko beste musika ekitaldiak (Aste Nagusia edo Udal Musika Bandaren kalterako)[9]. Ekonomia aldetik, bere eragina eskasa ere izan dela kritikatu dute, oso gutxi eskaini izan duelako lanpostutan eta BPGn.

Izenean Live anglizismoa erabiltzea ere gogor salatu dute Anjel Lertxundi bezalako idazleek[10][11].

Esparrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esparrura ailegatzeko autobusez joan daiteke:

Esparruan hiru gune nagusi prestatzen dituzte: bi eszenatoki nagusiak eta -DJen karpa[13]. Gainera, badaude saltokiak, txosnak- ikusleek ezin dituzte esparruan jateko edo edatekorik sartu- 30.000 metro koadroko atseden eta lo egiteko gunea, eta abar[14].

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko ekitaldia[15]
Uztailaren 13a, osteguna Uztailaren 14a, ostirala Uztailaren 15a, larunbata
*Ben Harper
*The Cult
*The Cardigans
*Ladytron
*Ojos de Brujo
*Lory Meyers
*Gatibu
*Capri
*FC Kahuna
*Carvalhoi
*Paco Osuna & Alex Under
*Guns N' Roses
*Deftones
*Blue Öyster Cult
*Fun Lovin
*Criminals
*Mando Diao
*Heavy Trash
*Hash
*Felix da Housecat
*Armin Van Buuren
*Alexander Kowalski
*Cristian Varela
*Matthew Dekay
*Markus Schulz
*John Lord Fonda
*Andrés Calamaro eta Ariel Rot
*Placebo
*The Pretenders
*Tricky
*Los Planetas
*Rinôçérôse
*El Inquilino Comunista
*El Columpio Asesino
*Zodiacs
*Front 242
*Junkie XL
*Todd Terry
*Derrick Carter
*Francesco Farfa
*Silicone Soul
*Der Dritte Raum
*Oxia
*Donnacha Costello
*Rex The Dog
2007ko ekitaldia[16]
Ekainaren 21a, osteguna Ekainaren 22a, ostirala Ekainaren 28a, osteguna Ekainaren 29a, ostirala
*Iron Maiden
*Within Temptation
*Mastodon
*Juliette & The Licks
*Stone Sour
*Bloodsimple
*Lauren Harris
*Vhäldemar
*Red Hot Chili Peppers
*My Chemical Romance
*Fishbone
*Fermin Muguruza
*Kula Shaker
*Billy Talent
*Berri Txarrak
*One Direction Drive
*Fito & Fitipaldis
*New York Dolls
*Maceo Parker
*Los Ronaldos
*Muchachito Bombo Inferno
*I Love Ufo
*The Pinkertones
*The Ellas
*Nun
*Metallica
*Incubus
*The (International) Noise Conspiracy
*Dagoba
*Nebula
*Zico Chain
*Idi Bihotz
*Biok
*Laia
2008ko ekitaldia[17][18][19]
Uztailaren 4a, ostirala Uztailaren 5a, larunbata Uztailaren 6a, igandea
*The Police
*The Charlatans
*The Dandy Warhols
*Morcheeba
*The Gift
*Fancy
*Gari
*The Raveonettes.
*R.E.M.
*Lenny Kravitz
*The Prodigy
*Krakovia
*Dynamo
*The Sunday Drivers
*The Fratellis
*Pigeon Detectives.
*Madness
*Tequila
*ZZ Top
*Riders on The Storm
*The Blues Brothers Band
*Quique Gonzalez & La Aristocracia del Barrio
2009ko ekitaldia[20][21]
Uztailaren 9a, osteguna Uztailaren 10a, ostirala Uztailaren 11a, larunbata
*Depeche Mode
*Basement Jaxx
*Editors
*The Ting Tings
*Vetusta Morla
*The Gaslight Anthem
*Motor
*Lain.
*Jane's Addiction
*Kaiser Chiefs
*Echo and the Bunnymen
*Dave Matthews Band
*Chris Cornell
*Babyshambles
*Supergrass
*El Columpio Asesino.
*Placebo
*Primal Scream
*Fischerspooner
*Asian Dub Foundation
*Baddies
*The Phenomenal Handclap Band
*Cycle
*It Hugs Back
*Ama Say
2010eko ekitaldia[22][23][24]
Uztailaren 8a, osteguna Uztailaren 9a, ostirala Uztailaren 10a, larunbata
*Rammstein
*Slayer
*Skunk Anansie
*Rise Against
*Bullet for my valentine[25]
*Volbeat
*Pearl Jam
*Alice in Chains
*Paul Weller
*Gogol bordello
*Coheed and cambria
*Biffy Clyro
*Dropkick murphys
*Gomez
*Wild beasts
*Capsula
*Faith no more
*Manic Street Preachers
*Jeff tweedy
*Jet
*Feeder
*Tsool
*Los campesinos!
*The maccabees
*Band of skulls
*Zain
2011ko ekitaldia
Uztailaren 7a, osteguna Uztailaren 8a, ostirala Uztailaren 9a, larunbata
*Coldplay
*Blondie
*Beady Eye
*The Twilight Singers
*Crystal Castles
*Russian Red
*Ken Zazpi
*Neon Trees
*Suede
*Kasabian
*Kaiser Chiefs
*Vetusta Morla
*TV on the Radio
*The Mars Volta
*Noisettes
*Zarama
*The Black Crowes
*The Chemical Brothers
*Jack Johnson
*30 Seconds to Mars
*M Clan
*Seasick Steve
*Les Savy Fav
*Japanese Voyeurs
*Enkore
2012ko ekitaldia
Uztailaren 12a, osteguna Uztailaren 13a, ostirala Uztailaren 14a, larunbata
*The Cure
*Snow Patrol
*Band of Skulls
*Lori Meyers
*Bloc Party
*The Maccabees
*Radiohead
*The Kooks
*Vetusta Morla
*Noah and the Whale
*Warpaint
*Zoé
*Awolnation
*Zea Mays
*Keane
*Garbage
*Glasvegas
*Corizonas
*The Inspector Cluzo & FB's Horns
*Sum 41

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Eusko Jaurlaritza, Bilbao BBK Live, http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/en/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000015981_h7_rec_turismo/eu_15981/15981-ficha.html .
  2.   Salinas, Iñigo (2006-7-18), «Grupos vizcaínos aplauden el festival, aunque califican el concierto de Guns N' Roses de «atracción mediática»», El Correo (Bilbo), http://www.elcorreo.com/vizcaya/pg060718/prensa/noticias/Vizcaya/200607/18/VIZ-VIZ-068.html .
  3.   «Ia 100.000 lagun bildu ditu Bilbao BBK Live jaialdiak», Berria, 2007-07-03, http://paperekoa.berria.info/kultura/2007-07-03/048/901/ia_100000_lagun_bildu_ditu_bilbao_bbk_live_jaialdiak.htm .
  4.   Cubillo, Óscar (2008-02-16), «El Bilbao BBK Live saca pecho en Madrid», El Correo, http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080216/cultura/bilbao-live-saca-pecho-20080216.html .
  5.   «La asistencia de más de 52.000 personas confirma la continuidad del BBK Live», El Correo (Bilbo), 2009-7-13, http://www.elcorreo.com/vizcaya/20090713/mas-actualidad/cultura/asistencia-personas-confirma-continuidad-200907131547.html .
  6.   «Ustekabe eta istripu gutxi izan da Bilbao BBK Live jaialdian», Deia, 2010-07-13, http://www.deia.com/2010/07/13/deia-euskaraz/ustekabe-eta-istripu-gutxi-izan-da-bilbao-bbk-live-jaialdian-1 .
  7.   Guerra, Ane (2010-7-13), «Más de la mitad del público del BBK Live procede de fuera de Euskadi», El Correo (Bilbo), http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100713/cultura/mitad-publico-live-procede-20100713.html .
  8.   Larrinaga, Josu (2009-01-28), «Bilbo bluff?», Berria, http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-01-28/006/006/bilbo_bluff.htm .
  9.   Zorrozua, Zuriñe; Urkaregi, Arantza (2006-07-13), «Bilbao Live Festival», Berria, http://paperekoa.berria.info/iritzia/2006-07-13/005/007/bilbao_live_festival_.htm .
  10.   Lertxundi, Anjel (2008-07-08), «Izenak», Berria, http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-07-08/005/014/hitz_beste_izenak.htm .
  11.   Lertxundi, Anjel (2008-06-13), «'English fashion'», Berria, http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-06-13/005/005/hitz_beste_english_fashion.htm .
  12.   «El Ayuntamiento de Bilbao despliega un operativo especial para el BBK Live», Deia, 2010-07-06, http://www.deia.com/2010/07/06/ocio-y-cultura/cultura/el-ayuntamiento-de-bilbao-despliega-un-operativo-especial-para-el-bbk-live- .
  13. Bilbao Live Festivalen webgune ofiziala
  14.   Asensio, Maite (2007-06-21), «Jaialdiko giroa, gau eta egun», Berria, http://paperekoa.berria.info/tartea/2007-06-21/056/001/jaialdiko_giroa_gau_eta_egun_5000_lagunek_izango_dute_bilbao_bbk_live_jaialdiko_guneetan_kanpatzeko_aukera.htm .
  15.   Villapun, Jon (2006-07-18), «Bilbok gainditu egin du proba», Berria, http://paperekoa.berria.info/kultura/2006-07-18/044/007/bilbok_gainditu_egin_du_proba_calamarok_eta_rotek_emanaldi_handia_eskaini_zuten_bilbao_live_jaialdiaren_azken_egunean.htm .
  16.   «Metallica, marka guztiak hausten», Berria, 2007-07-01, http://paperekoa.berria.info/kultura/2007-07-01/037/005/metallica_marka_guztiak_hausten_metal_taldeak_ahaztezin_bihurtu_du_bilbao_bbk_live_jaialdia.htm .
  17.   «The Police Bilbon izango da», Berria, 2007-12-20, http://paperekoa.berria.info/kultura/2007-12-20/046/009/the_police_bilbon_izango_da_sting_copeland_eta_summers_hirukotea_bilbao_live_jaialdian_ariko_da_uztailaren_4an_.htm .
  18.   «Tequila agertokira itzuliko da, Bilbo BBK Live jaialdian», Berria, 2008-03-28, http://paperekoa.berria.info/kultura/2008-03-28/040/008/tequila_agertokira_itzuliko_da_bilbo_bbk_live_jaialdian.htm .
  19.   «The Prodigy se suma al Bilbao BBK Live Festival con The Police y REM como cabezas de cartel», El Correo, 2008-02-15, http://www.elcorreo.com/vizcaya/20080215/mas-actualidad/cultura/presentacion-bilbao-live-festival-200802151322.html .
  20.   «Echo & The Bunnymen eta Baddies Bilbon izango dira, Bilbao Live jaialdian», Berria, 2009-06-16, http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-06-16/040/002/echo_the_bunnymen_eta_baddies_bilbon_izango_dira_bilbao_live_jaialdian_expatriate_asian_dub_foundation_eta_the_phenomenal_handclap_bandek_osatuko_dute_egitaraua.htm .
  21.   «Placebo, Primal Scream y Babyshambles estarán también en el Bilbao BBK Live 2009», El Correo, 2009-02-12, http://www.elcorreo.com/vizcaya/20090212/mas-actualidad/cultura/placebo-primal-scream-babyshambles-200902121206.html .
  22.   «Musika eta izerdia», Berria, 2010-06-20, http://paperekoa.berria.info/tartea/2010-06-20/046/006/ezarian_musika_musika_eta_izerdia_mugitu_dantza_egin_izerditu_doinuekin_bat_musikarekin_gozatu_nahi_duenak_ez_du_aitzakiarik_datozen_asteetan_askotariko_erritmoak_dantzak_musika_tresnak_jasoko_dituzte_hainbat_agertokik_musika_jaialdi_handietan_betiere_lagun_taldean_gozatzen_edo_bakarrik_baina_gorpuak_gorpuekin_oinak_eta_besoak_astintzen_zalearen_ametsa_menu_ezin_hobea_dago_prest_pearl_jam_bob_dylan_alpha_blondie_berri_txarrak_elvis_costelo_paul_weller_rammstein_faith_no_more_slayer_zea_mays_norberak_gustuko_dituen_platerak_aukeratzea_baino_ez_dago_xabier_martin.htm .
  23.   «El quinto Bilbao BBK Live se decanta por el rock pesado de los años 90», El Correo, 2010-03-06, http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100306/cultura/quinto-bilbao-live-decanta-20100306.html .
  24.   «Faith No More Announced For Bilbao BBK Live», Metal Hammer, 2010-03-05, http://www.metalhammer.co.uk/news/faith-no-more-announced-for-bilbao-bbk-live/ .
  25.   BBC, Profile: Bullet For My Valentine, http://www.bbc.co.uk/news/entertainment-arts-10814805 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]