Zorrotzaurre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zorrotzaurre

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Deustu
Zorrozaurre2010.jpg
Zorrotzaurreren aireko ikuspegia 2010eko udan.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0.601433 km²
Biztanleria 452
Zorrotzaurre non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre non dagoen adierazten duen Bizkaiko mapa
Zorrotzaurre
Zorrotzaurre non dagoen adierazten duen Bilboko mapa
Zorrotzaurre
Koordenatuak: 43°16′16.25″N 2°57′46.72″W / 43.2711806°N 2.9629778°W / 43.2711806; -2.9629778Koordenatuak: 43°16′16.25″N 2°57′46.72″W / 43.2711806°N 2.9629778°W / 43.2711806; -2.9629778

Zorrotzaurre Bilboko gune industrial bat da. Deustuko distrituan kokatzen da, Bilboko iparraldean. Guztira, 700.000 metro karratuko azalerarekin Bilbon, Zorrotzarekin batera geratzen den gune industrial bakarretarikoa da. Deustuko San Pedrori loturik dagoen penintsula da.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaha Hadid arkitekto britainiar-irakiarraren proiektu baten bitartez, gune osoa eraberrituko da. Bertan dauden enpresak Bilboko kanpoaldeko portura joango dira, eta Deustuko ubideko ontzien trafikoa, itxi egingo da. Lehen proiektua 2004. urtean kaleratu bazen ere, ordutik aldaketak jasan ditu. Hasieran Zorrotzaurre uharte bilakatzea pentsatu zen, gero proiektua aldatu eta penintsula moduan jarraitzea erabaki zen. Azkenean, erabakia berriro ere aldatu eta gaur egun indarrean dagoena erabaki zen, hau da, Zorrotzaurre uharte bilakatu.

Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearen campus berriak egongo dira. Olabeaga eta Deusturekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.

Zorrotzaurreren ikuspegia Kobetamenditik ikusita.

Proiektuaren aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotzaurre eta Olabeagako bizilagunek udalari eskaturiko aldaketak kontuan hartuz, Zaha Hadid arkitektoaren behin betiko proiektuan Olabeaga eta Zorrotzaurre arteko zubia kendu zen. Horrez gain, gune berde gehiago izateko, etxebizitza blokeen edifikabilitatea eraikin altuagoetan bildu zen, eta etxebizitza kopurua 5.600ra igo zen.

Hastepena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 14an Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzeko lanei ekin zitzeien, hauek amaitzeko 16 hilabeteko epea ezarri zelarik.

Egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko Zorrotzaurreko uhartean honako egitasmoak gauzatu nahi dira:

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin zaharberritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etxebizitzen zaharberritzea
  • Papertegiko eraikina kulturgune izateko zaharberritzea
  • ZAWP Bilbao (sorkuntza auzoa)

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Erakundea Arkitektoa/k Irudia
IMQ Zorrotzaurre IMQ Ogasun aseguruak Carlos Ferrater, Alfonso Casares eta Luis Domínguez
Obras de la Clínica IMQ en Zorrotzaurre.jpg
Bilboko IDOM taldea eraikina IDOM egoitza Javier Pérez Uribarri, Oscar Ferreira, Jabier Fernandez eta Josu Egileor
Bilbao - Sede del grupo de ingeniería IDOM 1.jpg

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]