Smoke on the Water
| Smoke on the Water Kea Uran |
||||
|---|---|---|---|---|
Smoke on the Water |
||||
| Deep Purple(r)en abestia albumetik | ||||
| Argitalpena | Machine Head 1972 1973ko maiatzean singlea |
|||
| Formatua | Diska | |||
| Grabazioa | 1971ko abendua | |||
| Musika mota | Heavy Metal | |||
| Hizkuntza | Ingelera | |||
| Iraupena | 5:42 bildumaren bertsioa 3:54 single bertsioa |
|||
| Diskoetxea | EMI (Erresuma Batua) Warner Bros. Records (Estatu Batuak) |
|||
| Idazlea | Ritchie Blackmore Ian Gillan Roger Glover Jon Lord Ian Paice |
|||
| Ekoizlea | Deep Purple | |||
| kronologia | ||||
|
||||
Smoke on the Water (euskaraz "Kea Uran") heavy metal generoko Deep Purple britainiar taldearen abestia da, eragin handiko Machine Head bildumaren barnean kaleratu zuten, 5:40 minutuko iraupena du. Abestiak 1972ko abenduaren 4ean Frank Zappa musikariaren emanaldi batean zehar Suitzako Montreux udalerriko Kasinoan jazotako suteari buruzko gaia du. Ritchie Blackmore gitarrajoleak bere Gibson ES-335 gitarrarekin (gerora Fender Stratocaster bat) abestiaren erdialdean jotzen duen riffa munduko rockaren historiako riff ospetsuenetakoa da. 1972ko Made in Japan bildumako zuzeneko bertsioa ere oso ospetsua da.
Hitzak [aldatu]
Euskaraz
Smoke on the Water
"Kea Uran"
Montreauxeruntz atera ginen
Geneva lakuko kostaldean
Unitate mugikor batekin grabatzeko
Denbora askorik ez genuen
Frank Zappa and The Mothers taldeak
inguruetako tokirik onena lortu zuten
Baina ergelen batek su pistolaz
lekua zimentuetaraino erre zuen
Kea uran, sua zeruan
kea uran
Apostuetxea kiskaldu zuten
Soinu higuingarri batez zendu zen
Funky Claudek barrura eta kanpora korrika eginez
Haurrak atera zituen
Dena amaitu zenean
Beste leku bat aurkitu behar izan genuen
Baina suitzar denbora agortzen ari zen
Lasterketa galdu behar genuela zirudien
Kea uran, sua zeruan
Grand Hotelean bukatu genuen
Hutsa, hotza eta ezer gabe zegoen
Baina kanpoan zegoen Rolling Stonesen kamioiarekin
Bertan gure musika egin genuen
Argi gorri eta ohe zahar gutxi batzurekin
Izerdia ateratzeko leku bat izan genuen
Honetatik zer atera genuen ez dio axolik
Inoiz ez dugula ahaztuko badakit
Kea uran, sua zeruan