Sogto Otxirov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sogto Otxirov
Bizitza
Jaiotza1993 (30/31 urte)
Jarduerak

Sogto Otxirov (buriateraz: Согто Очиров; Zabaikalski kraia, 1993ko iraila[1][2]) buriat jatorriko errusiar arkulari, artzain eta aktibista da, pertsona intersexualen eskubideak defendatzen dituena. Androgenoekiko sentikortasun partzialaren sindromearekin bizitzeari buruz modu irekian hitz egiteagatik ezaguna da[3]. 2022an, Jelena Pogrebizhskaiaren Interseks-liudi v Rossii (euskaraz: «Pertsona intersexualak Errusian») dokumentalean parte hartu zuen[4][5][6].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaikalski kraian jaio zen 1993an. Jaiotzez emakumezko generoa esleitu zioten genitalen itxuraren arabera eta Tsyregma izena jarri zioten[7].

13 urte zituela, eskolako mediku azterketa batean, medikuek azterketa osagarriak egitera bidali zuten hilekorik ez zuela jakin zutenean. 16 urtereki Txitara joan zen, han androgenoekiko sentikortasun partzialaren sindromea diagnostikatu zioten eta ebakuntza bat egin zioten[8].

Gizonezko genero identitatea eta genero disforia direla eta, 23 urterekin Sogtok gizon gisa bizitzen jarraitzea erabaki zuen. Arrazoi erlijiosoengatik, Ulan-Udera joan zen eta Bair Tsyrendorzhiev xaman gorenarengana jo zuen, zein izen hautatu behar duen galdetuz. Tsyrendorzhievek Sogto izena jarri zion[2].

24 urte zituela[2], Errusiako pertsona intersexualen komunitateari buruz jakin zuen eta bere bizitzaz hitz egiten hasi zen, beste intersexualei laguntzeko eta Zabaikalski kraian bizi diren beste pertsona intersexualak aurkitzeko[6].

Beste pertsona intersexualei, hala aholkatzen die: «Onartu nortzuk zareten. Ezin duzue honetatik ihes egin edo ezkutatu. Besterik gabe, zoriontsu izan!»[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Errusieraz) Карпова, Мария. «Люди-«интерсекс» полны решимости изменить сознание России» Московский комсомолец 2020-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  2. a b c d (Errusieraz) Мансорунова, Эржена. «Бурятский лучник полжизни провел в чужом теле» Номер один 2022-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  3. (Errusieraz) «Прямой эфир с эндокринологом (опыт интерсекс-человека с частичной нечувствительностью к андрогенам)» Интерсекс.ру 2020-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  4. (Errusieraz) «Рожденный девушкой в Забайкалье чабан снялся в фильме об интерсекс-людях» Московский комсомолец 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  5. (Errusieraz) «Чабан из Забайкалья стал героем фильма об интерсекс-людях» News.ru 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  6. a b (Errusieraz) «Врачи и родители решали за спиной кого из меня делать: мальчика или девочку. Интерсекс-люди в России» Фильмы Елены Погребижской 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  7. (Errusieraz) Крученко, Оксана. «С виду женщина, набор хромосом – мужской: Чабан из Забайкалья до 23 лет был девушкой, а потом передумал» Комсомольская правда 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  8. (Errusieraz) «Чабан из Забайкалья, бывший девушкой до 23 лет, стал героем фильма об интерсекс-людях» Чита.ру 2022-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.