Sokamuturra etxartea

Koordenatuak: 43°19′19.9″N 1°59′11.7″W / 43.322194°N 1.986583°W / 43.322194; -1.986583
Wikipedia, Entziklopedia askea

43°19'19.9"N 1°59'11.7"W

Sokamuturra etxartea

Donostia, Parte Zaharra
Kalexka motorren aparkaleku bihurtzen da.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Sokamuturra etxartea is located in Euskal Herria
Sokamuturra etxartea
Sokamuturra etxartea
Sokamuturra etxartea is located in Gipuzkoa
Sokamuturra etxartea
Sokamuturra etxartea
Sokamuturra etxartea is located in Donostiako Parte Zaharra
Sokamuturra etxartea
Sokamuturra etxartea
Koordenatuak: 43°19′19.9″N 1°59′11.7″W / 43.322194°N 1.986583°W / 43.322194; -1.986583

Sokamuturra etxartea Donostiako Parte Zaharreko kalexka bat da. Kanpadegi kaletik Mari kaleraino doa. Alde batean Goikoa jauregia du, eta bestean, berriz, Ogasunarena zen eta egun hotela bezala prestatzen ari den erikuntza.

Militarrek hartutako kalexka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalexka Espainiako militarrek urte luzetan itxita izan zuten, segurtasun arrazoiengatik eta biltegi bezala erabiltzeko. 1970. hamarkadatik Goikoa jauregia udalaren eskuetara igaro zen arte, hau da, gobernu militarra izateari utzi zion arte, kale hori bi hesiz itxita egon zen. Kalexka, Mari kalea aldean, eskilara batzuez bukatzen zen baina jauregiaren titularitatea aldatu zenean, berreskuratzeko lanak egin ziren, tartean eskilarak aldapa batez ordezkatuz. Orduan ere izena jarri zitzaion, Sokamuturra etxartea, historikoki inguruko kaleetan egiten zen sokamuturra gogorarazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]