Kanpandegi kalea

Koordenatuak: 43°19′22.7″N 1°59′12.9″W / 43.322972°N 1.986917°W / 43.322972; -1.986917
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kanpandegi kalea

Donostia, Parte Zaharra
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Kanpandegi kalea is located in Euskal Herria
Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea is located in Gipuzkoa
Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea is located in Donostiako Parte Zaharra
Kanpandegi kalea
Kanpandegi kalea
Koordenatuak: 43°19′22.7″N 1°59′12.9″W / 43.322972°N 1.986917°W / 43.322972; -1.986917

Kanpandegi kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Ijentea kaletik Koruko Andre Mariaren kaleraino doa. Izena Santa Maria eliza ondoan zegoen kanpandorretik dator.

Kale honek Parte Zaharreko zonalde altuenak batzen ditu (Urgull mendiko beheko aldea eta Fermin Kalbeton kaleko goiko duna) eta, horregatik, Portu kalea zubi baten bidez igarotzen du.

Kale historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale honek aspalditik gorde du bere izena. 1630ko Udal Ordenantzetan agertzen da lehen aldiz: "Nikolas Orendainen etxetik Santa Mariaren kanpandorreraino". 1813ko hiri-hondamendiaren ondoren kalea hobetu zen, zuzenago eta zabalago eginez. Kale horretan Zubi-gain elkartea eta San Migel Goiaingeru ikastetxea (ezagunago Elizaran ikastetxea bezala) daude

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mende edo XIV. mendetik, Santa Maria elizaren ondoan kanpandorre bat egon zen. Dorre horrek orratza eta lau kanpai-horma alboetan zituen. Dorrea espetxe moduan eta, halaber, elizaren kanpandegi bezala erabili izan zen. Zoritxarrez, gertatutako lurrikaren ondorioz dorrea pitzatu egin zen. 1817ko ekainaren 4ean Udalak dorrea botatzea erabaki zuen. Eraikuntza horretatik ateratako harriak beste etxeak egiteko erabili zen, Boulevardeko San Jeronimo kalea eta Kale Nagusiko artekoak, alegia; etxe horiek Nemesio Salcedorenak bezala ezagutzen dira.[1]

Kanpandegi kaleko zubitik Portu kalearen ikuspegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]