Sorne Rubio Arano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorne Rubio Arano

Alkate

Bizitza
JaiotzaMundaka1971ko martxoaren 14a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta politikaria

Facebook: sorne.rubioarano Edit the value on Wikidata

Sorne Rubio Arano (Mundaka, Bizkaia, 1972) irakaslea eta politikaria da.

2023ko ekainaren 17an Mundakako alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta Herri Plataformaren babesarekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorne Rubio Aranok Ingeniaritza Informatikako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, baina berari beti gustatu zitzaion irakaskuntzaren arloa. Aukera agertu zitzaion eta 25 urte baino gehiago daramatza Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan hainbat ikastetxetan.[2]

2022ko abenduaren 22an EH Bildu Mundakak alkatetzarako hautagaia Sorne Rubio Arano izango zela eman zuen ezagutzera.[2]

2023ko ekainaren 17an EH Bilduk lortu zuen alkatetza, 44 urtean lehen aldiz, herri plataformaren babesari esker. Sorne Rubio Mundakako EH Bilduren hautagaia izendatu zuten alkate, Mikel Bilbao EAJko alkate ohiak gidatutako plataformak hura babestuta. Duela lau urte, Mikel Bilbaok Mundakako Udaleko aginte-makila lortu zuen EAJren hautagai gisa, baina alderdiarekin izandako desadostasunengatik zentsura-mozioa aurkeztu zioten, eta 2021eko urrian kargugabetu egin zuten. 2023an bere talde independenteak EH Bilduko hautagai babestu zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]