Spies Like Us

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

Spies Like Us (euskaraz Geu Bezala Espiatu Ezazu) 1985eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako espioitza komedia filma bat da. Chevy Chase, Dan Aykroyd, Steve Forrest eta Donna Dixon aktoreek antzeztu zuten.

Gerra Hotzaren amaieraldean girotua dago, Bob Hope eta Bing Crosby aktoreek antzeztutako Road to … (... rako Bidea) film saiaren omenaldia ere bada. Terry Gilliam, Sam Raimi, Costa-Gavras eta Joel Coen aktoreek, nahiz B. B. King musikariak eta Ray Harryhausen efektu berezien aintzindariak kameo edo antzezpen laburrak burutu zituzten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

CIAko erreklutamendu programa baten bidez, Emmett Fitz-Hume (Chevy Chase) eta Austin Millbarge (Dan Aykroyd) Pentagonoko funtzionari xelebre eta xaloak sobietar agenteen harreta bereganatu dezaten amu gisa aukeratuak izan dira, bitartean, estatubatuar espioitza zerbitzuak sobietarren aurkako benetazko ekintza buruargi bat gauzatzen dutelarik. Bikote aldrebes honek beren buruak agenteak direla sinisturik, Pakistan, Afganistan eta Sobietar Batasunean barneratu eta bereak eta bi egingo dituzte, bienbitartean benetazko estatubatuar agenteek eurekiko bide paraleloa daramate...

Aktoreak

Kanpo loturak