St. Paul Building

Koordenatuak: 40°42′40″N 74°00′31″W / 40.7111°N 74.00851°W / 40.7111; -74.00851
Wikipedia, Entziklopedia askea
St. Paul Building
St. Paul Building
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°42′40″N 74°00′31″W / 40.7111°N 74.00851°W / 40.7111; -74.00851
Map
Arkitektura
ArkitektoaGeorge B. Post (en) Itzuli
Dimentsioak96 (altuera) m

St. Paul Building 1895 eta 1898 artean George B. Post arkitektoak New Yorken eraiki zuen etxe orratza izan zen. Eraikin ospetsua izan zen baina 1958an bota zuten bertan Western Electric Building eraikitzeko.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Paul Buildingek 96 metro zituen, 26 solairu. Bere garaian etxe orratz altuenetariko bat izan zen. Bere izena aurrez aurre dagoen San Pablo kaperatik zetorren, Broadwayn, Lower Manhattanen.[1]

Eraikina bota aurretik elementu batzuk kenduak izan ziren, besteak beste, beheko solairuko fatxadan zeuden Karl Bitterrek egindako atlanteak. Atlanteak gaur egun Indianapolisen (Indiana) daude, bertako Holliday Parkean, 1977an amaitua; azken parke horri, bertan biltzen diren erorkinak direla eta, The Ruins (Erorkinak) esaten diote.[2]

Atlanteak Holliday Parkean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: St. Paul Building Aldatu lotura Wikidatan