St Stephen's Green

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
St Stephen's Green parkea

St Stephen's Green parkea, (irlanderaz Faiche Stiabhna) Dublin hiriaren erdigunean dagoen parke publikoa da, hain justu ere Grafton Street kalearen alboetako batean, azken hau Irlandako Errepublikako merkatal kale garrantzitsuenetakoa da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak itxura laukizuzena du, luzeran 550m eta zabaleran 450m dituena. Eraiki zen garaian inguratzen zuten kaleek hiriaren erdiguneko trafikoa bideratzen zuten, nahiz eta 2004an udalak kaleratutako araubidearen ondorioz aipatutako kaleetako trafikoa (St Stephen's Green North, St Stephen's Green South, St Stephen's Green East eta St Stephen's Green West hurrenez hurren)[1] era nabarmenean murriztu den.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1663 arte padura bat izan zen abel hazkuntzarako erabiltzen zena. Urte horretan udalak parkea hesitu eta inguratzen zuten lurrak saltzea erabaki zuen. Georgiar estiloko etxeak eraikitzen hasi ziren inguruan eta XVIII mende bukaerarako Dublingo klase altuen auzo bihurtu zen. Arthur Guinnessen ekimenez 1877an St Stephen's Green parkeak dublindar guztiendako irekia izan behar zuela erabaki zuen parlamentuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enlaces externos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: St Stephen's Green Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 53°20′17″N 6°15′33″W / 53.33806°N 6.25917°W / 53.33806; -6.25917