Stand by Me (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:14, 22 urtarrila 2016

Stand by Me (euskaraz Nirekin Konta Ezak) 1986ko Rob Reiner estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Stephen King idazlearen The Body eleberrian oinarritua dago.

Wil Wheaton, River Phoenix, Corey Feldman, Jerry O'Connell eta Kiefer Sutherland aktoreek antzeztu zuten, aldiz, Richard Dreyfuss aktoreak narratzaile gisa bere ahotsa ipini zuelarik.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1959ko uda, AEBtako Oregon estatua. Izaera eta bizitza egoera ezberdinetako hamabi urtetako lagun-taldea osatzen duten mutiko batzuk (Gordie Lachance, Chris Chambers, Teddy Duchamp eta Vern Tessio) egunkarietan aterako diren itxaropenez, aurretik beste mutil batzuei entzunda, duela egun batzuk trenak jo eta hildako Ray Brower mutikoaren gorpuaren bila basora joango dira (gorputza han baitago). Txango hau abentura bat bilakatuko da, sutondoan istorioak eta beldurrezko ipuinak kontatuz, adiskidetasuna sendotuz...

Mutikoen bidai honek haurtzarotik nerabezarorako aldaketa sinbolizatzen du. Txangoaren amaieran heuren buruak hobeto ezagutzeaz gain, elkarren artean lagundu, eta heuren anai-arreba zaharrek zapalkuntzaren sufrimendua, heurekiko gurasoen axolagabekeri eta etxe eta familia giro itxi batetako itxaropen eskasen inguruko sentimenduak elkarbanatuko dituzte.

Aktoreak

Kanpo loturak