River Phoenix
Wikipedia(e)tik
River Phoenix 1989ko Oscar Sarien ekitaldian zehar. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | River Jude Phoenix | |
| Jaio | 1970eko abuztuaren 23a | |
| Hil | 1993ko urriaren 31a (23 urte) |
|
| Lan nabarmenenak | Stand by me The Mosquito Coast My Own Private Idaho |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
River Jude Phoenix (1970eko abuztuaren 23a, Metolius, Oregon - 1993ko urriaren 31a, Los Angeles, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen. Bere anai arreba zaharrenak Rain, Joaquin, Liberty eta Summer Phoenix aktoreak dira.
1993ko urriaren 31an Los Angeles hiriko West Hollywood dagoen Viper Room tabernaren kanpoaldean sobredosi baten eraginez hil zen (garai hartan taberna horren jabea Johnny Depp aktore ospetsua eta Riverren lagunmina zen). Heriotz honen ondorioz, nerabe eta gazte jendearen artean nolabaiteko ikur bilakatu zen.
Antzeztutako filma ezagunenen artean Stand by me, The Mosquito Coast eta My Own Private Idaho daude.