Stanisław Leśniewski
Wikipedia(e)tik
Stanisław Leśniewski poloniar logikari eta matematikaria izan zen (Serpukhov, 1886 - Varsovia, 1939). Varsoviako Logika Eskolaren sortzailea izan zen. Jan Lukasiewicz poloniar logikariak piztu zion logikarako eta bizitza intelektualerako zaletasuna. Logika-sistema bat egiteaz gainera, formalismo logikoa semantikaren bidez azal daitekeela aldeztu zuen. Prototetika izeneko teorian, ohiko logika proposizionala aztertu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.