Alfred Tarski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfred Tarski

Alfred Tarski (Varsovia, Polonia, 1902 - Berkeley, AEB, 1983) poloniar matematikaria eta logikaria izan zen.

[aldatu] Biografia

1925-1939 bitartean Varsoviako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1939. urtean Estatu Batuetan bizilekua hartu zuen.

Semantika logikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta lan garrantzitsuak egin zituen logikaren, matematikaren, multzoen teoriaren eta aljebraren inguruan. Oso ezagunak dira haren egiaren teoria semantikoa eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren bereizketa, eragin handia izan dutenak semiotikaren eta logikaren alorretan.

Haren lanetako batzuk: The Concept of Truth in the Languages of Deductive Sciences (1933, Egiaren kontzeptua hizkuntza formaletan); Introduction to Logic and to the Methodology of Deductive Sciences (1936, Zientzia deduktiboen logikarako eta metodologiarako sarrera); Logic, Semantics, Metamathematics (1956, Logika, Semantika, Metamatematikak).

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Alfred Tarski


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak