Starsky and Hutch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Starsky and Hutch
Paul Michael Glaser David Soul 1975.JPG
Starsky (Paul Michael Glaser) eta Hutch (David Soul) 1975ean.
Formatua Polizia drama
Iraupena 45-48 minutu
Egilea William Blinn
Ryan Blinn
Protagonistak David Soul
Paul Michael Glaser
Antonio Fargas
Bernie Hamilton
Richard Ward (lehen atala)
Herria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
TB Katea ABC
Emisioa 1975eko apirilaren 30a
1979ko maiatzaren 15a
Atalak 93 atal (4 denboraldi)

Starsky and Hutch edota Starsky & Hutch (euskaraz Starsky eta Hutch) 1970eko hamarkadako estatubatuar telesaila bat da. 93 atal izan zituen, 4 denboralditan banatuak, bakoitzak 48 minutu inguru irauten zituelarik, aldiz, lehenbiziko atalak 90 minutu izan zituen. William Blinn eta Ryan Blinnek sortu, eta 1975eko apirilaren 30a eta 1979ko maiatzaren 15a artean ABC katean aireratu zen. Jack Starrett zuzendariak zuzendu zuen (Claude Ennis Starrett Jr. izenpean), honek 1979an The Dukes of Hazzard telesaila ere zuzenduko zuelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila 1970eko hamarkadako Kalifornia estatuan girotua dago. Bertan, jaiotzez Brooklyngoa den David Starsky (Paul Michael Glaser) ilebeltza eta sendoa, eta Minnesota estatuko Kenneth "Hutch" Hutchinson (David Soul) ilehori eta izaera intelektuala duen polizia bikotearen kasuak eta nondik-norakoak azaltzen dira, betiere heuren Ford Torino gorri eta marra zuridunan "Bay City, California" ("Kalifornia, Hiri Zitala") deritzon fikziozko hiriko kaleetan barna doazela.

Maiz heuren kasuei buruz nahiz kale giroko informazioa jakin asmoz heuren informatzailea den Huggy Bear (Antonio Fargas) delakoarengana jo ohi dute. Bestalde, polizia bikotea Harold C. Dobey kapitainaren (Bernie Hamilton, lehen atalean Richard Ward) agindupean jardun ohi dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Starsky and Hutch Aldatu lotura Wikidatan