Sudoku
Wikipedia(e)tik
Sudoku (japonieraz, 数独, sūdoku) Estatu Batuetan asmatu, Japonian 1986an ezagun egin zen eta mundu mailan 2005ean zabaldu zen buruhauskarria da. Helburua 9x9 gelaxkako eremu bat (81 gelaxka) osatzea da 1etik 9rako zenbakiekin. Eremu hau 9 koadrotan banatuta dago, eta arazoa ebazteko ezin da zenbakirik errepikatu zutabe, lerro edo koadro berean.
Sudokuen historia 19. mendean hasi zen. Parisko Le Siècle egunkarian sudokuen aitzindaritzat jotzen den lehen denborapasa publikatu zen, baina logika erabili beharrean, sudoku hura ebasteko aritmetika behar zen. Hiru urteren buruan La France egunkariak aldaketaren batzuk egin eta gaur egun ezagutzen dugun sudokuaren antzeko denborapasa aurkeztu zuen.
Gaur egun ezagutzen dugun sudokua 1979.urtean Howard Garns Indianako 74 urteko arkitektoak diseinatu zuela uste da, eta Dell Magazines aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1984ean, jokoa japoneko Nikoli puzzleen argitaletxearen eskutik egin zen famatu, eta azkenik, 1986. urtean pare bat aldaketa jasan ondoren, gaur ezagutzen dugun sudokuaren bertsioa sortu zen.
