Sufre hexafluoruro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sufre hexafluoruro
Identifikadoreak
CAS zenbakia 2551-62-4 YesY
PubChem 17358 YesY
ChemSpider 16425 YesY
UNII WS7LR3I1D6 N
EC zenbakia 219-854-2
UN zenbakia 1080
KEGG D05962 N
MeSH Sulfur+hexafluoride
ChEBI CHEBI:30496 YesY
RTECS zbka. WS4900000
ATC kodea V08DA05
Gmelin Erreferentzia 2752
Propietateak
Formula molekularra F6S
Masa molarra 146.06 g mol−1
Masa zehatza 145.962489920 g mol-1
Itxura Koloregabeko eta usaingabeko gasa
Dentsitatea 6.17 g/l
Irakite-puntua

-64 °C, 209 K, -83 °F

Disolbagarritasuna uretan, etanolen, hexanoan, bentzenon disolbagarria
Lurrun presioa 2.9 MPa (at 21.1°C)
Egitura
Egitura kristalinoa Ortorhonbiko, oP28
Eremu taldea Oh
Koordinazio geometria Ortogonal hexagonal
Geometria molekularra Oktaedro
Dipolo momentua 0 D
Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−1209 kJ·mol−1[2]
Entropia molar
Estandar
So298
292 J·mol−1·K−1[2]
Arriskuak
MSDS External MSDS
S-esaldiak Txantiloi:S38
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
0
0
Harremana duten konposatuak
Harremana duten sufre fluoruroak Disufr dekafluoruro

Sufr tetrafluoruro

Harremana duten konposatuak Selenio hexafluoruro

Sulfuril fluoruro
Telurio hexafluoruro

Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Sufre hexafluoruroa (SF6) gas inorganiko, koloregabe, usaingabe, ez-toxiko eta ez-sukoia da (baldintza normaletan). Aireak baino 5 aldiz dentsitate handiagoa dauka, 6,13 g/l, atmosfera bateko presiopean. Geometria molekular oktaedrikoa du, non 6 fluor atomo dauden zentruan dagoen sufre atomoari loturik. Molekula hiperbalentea da.

Sintesia eta propietate kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901ean sintetizatu zuten lehen aldiz Henri Moissan kimikako nobel saridunak eta Paul Lebeauk sufrea (S8) eta fluor gasa (F2) nahasita.

Gaur egun ere prozesu bera erabiltzen da industrian SF6a lortzeko. Prozesu honetan sortzen den S2F10a beroketa bidez banatzen da eta ondoren produktua NaOHrekin garbitzen da SF4a desegiteko.

Oso inertea da, ez du ia ezerekin erreakzionatzen. Litioarekin ordea exotermikoki erreakzionatzen du.

Tenperatura 204 Â°Ctik gora igotzen denean deskonposatu egiten da hainbat sustantzia toxiko sortuz. Hala nola, azido fluorhidrikoa, sufre dioxidoa eta zenbait sulfato.

Gas ez polarretan ohikoa den bezala disolbagarritasun txikia du uretan baina ondo disolbatzen da disolbatzaile apolarragoetan(alkohola, eterra, ...).

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtean 8000 tona ekoizten dira.

  • Industria elektrikoan gas faseko ingurune dielektriko gisa erabiltzen da goi tentsioko (>35 kV) ekipamenduetan, aireak edo nitrogeno lehorrak baino konstante dielektriko haundiagoa baitu.
  • Magnesioaren industriak kantitate handietan erabiltzen du gas inerte gisa.
  • Medikuntzan ere erabiltzen da, erretinako kirurgian eta ultrasoinu bidezko irudietan odol-hodien bereizmena handitzeko.
  • Gas toxiko bat erabiliz egindako eraso terrorista batean gasa metro sarean barna nola zabalduko litzatekeen ikertzeko egindako test batean erabili zuten 2007ko martxoaren 25ean Londoneko St John's Wood metro

geltokian.

  • Trazatzaile gisa erabili izan da ikerketa ozeanografikoetan itsasoa eta atmosferaren arteko gas-trukaketa ikertzeko.

Negutegi efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negutegi efektua sortzen duten gasetako bat da, CO2a baino 22800 aldiz indartsuagoa. Biziraupen oso luzekoa da, estimazioen arabera 800-3200 urte irauten baititu atmosferan.

Efektu fisiologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas hau arnasten duenari ahotsa loditzen zaio. Airea baino 5 aldiz dentsoagoa denez, soinuaren abiadura gas honetan airean duenaren %44 baita. Airea baino dentsitate txikiagokoa den helioak sortzen duen efektuaren aurkakoa eragiten du.

Xenon edo sufre hexafloruroa bezalako gas astunak kantitate txikietan arnastea segurua da oxigenoa %20ko kontzentrazioan duten gas nahasteak erabiliz. Biriketan gasak oso azkar eta modu eraginkorrean nahasten direnez erraz kanporatzen da eta ez da biriken hondoan pilatzen.

Kantitate handietan arriskutsua izan daiteke, ikusezina baita eta ez kolorerik, ez usainik ez duenez oharkapean arnastu baitateke.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sufre hexafluoruro Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Sulfur Hexafluoride - PubChem Public Chemical Database, The PubChem Project, National Center for Biotechnology Information, http://pubchem.ncbi.nlm.nih.gov/summary/summary.cgi?cid=17358 .
  2. a b   Zumdahl, Steven S. (2009), Chemical Principles (6. argitaraldia), Houghton Mifflin Company, A23. orrialdea, ISBN 0-618-94690-X .