Sugar Ray Robinson
Wikipedia(e)tik
Sugar Ray Robinson, jaiotza-izenaz Walker Smith Jr. (Detroit, Michigan, AEB, 1921 - Culver City, Los Angeles, AEB, 1989), Estatu Batuetako boxeolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Estilo bikaina zuen. 1940an hasi zen boxeoan, eta welter pisuko munduko txapelduna izan zen 1946an. Pisu horretako txapelduna izan zen 1951ra arte, baina tituluari uko egin zion urte horretan bertan pisu ertaineko irabazle bihurtzeko. Hurrengo urtean, boxeoa utzi zuen. Nolanahi ere, 1954an itzuli zen berriz ringera, eta txapeldunaren gerrikoa jantzi zuen berriro ere. 1966an erretiratu zen betiko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.