Sugerren Arranoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sugerren Arranoa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urtea1140 (egutegi gregorianoa)
Ekoizpen lekuaEgipto eta Erroma
KomisarioaSuger
Ezaugarriak
Materiala(k)Porfiroa eta silver-gilt (en) Itzuli
Dimentsioak43,1 (altuera) × 27 (luzera) × 15,5 (lodiera) cm
Deskribapena
Honen parte daTreasury of Saint-Denis (en) Itzuli
Kokapena
LekuaRoom 502 (en) Itzuli
Saint-Denisko basilika
BildumaDepartment of Decorative Arts of the Louvre (en) Itzuli
InbentarioaMR 422
JabeaFrantziar Estatua

Sugerren Arranoa porfirozko ontzi bat da, hegoak zabalduta dituen arrano baten itxura duen zilarra urreztuaren muntai batez apainduta. Objektuaren armazoia 1130-1140 urteetan egin zen, Suger abadearen agindupean. Egileak Parisko edo Lotaringiako artisauak izan ziren. Oinarrian antzinako ontzi bat hartu zuten. Arranoa Saint-Denisko basilikaren altxorraren partea zen. Egun Louvreko museoan ikus daiteke.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugerrek, Saint-Deniseko abadeak, bere administrazio-lanari (De administratione) liburuari amaiera ematen dio altxortegian jarri zituen ontzi liturgikoei eskainitako pasarte batekin; horietatik beste bi Louvren ere ikus daitezke. Idazten du nola, kutxa batean gordeta zegoen porfido eder lontzi hau, arrano bihurtzeko ideia izan zuen, horretarako zilar urreztuaz egindako armazoi bat aginduz. Harrapariaren lepoaren oinarrian idatzita zituen latinezko bi bertsoek ("versiculi") bere pentsamenduak laburbiltzen dituzte: "Includi gem(m)is lapis iste meretur et auro / Marmor erat, sed in his marmore carior est"; euskaratuta "Harri hau urre eta harribitxiz betea izatea merezi du. Marmola zen, baina marmola baino ederragoa da orain".[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]