Lotaringia
Wikipedia(e)tik
Lotaringia Karlomagnoren biloba zen Erromatar Germaniar Inperio Santuko enperadore Lotario I.ak Verdungo Hitzarmenaren (843) ondoren jaso zituen lurrei eman zitzaien izena da. Bere anaia Karlos Burusoila eta Luis Germaniarrak jaso zituzten lurren artean zegoen Herbeheretatik Italiara zihoan lur lerro luze batetan aurkitzen ziren lur hauek.
Elkarren artean lotzeko zailak ziren lurralde batzuekin osatua zegoen, eta Lotario 855ean hil ondoren, bere semeen artean banatua izan zen.
- Luis II.ak (†875) koroa inperiala eta Italia jaso zituen
- Lotario II.ak (†869), iparraldeko zatia, Lorena izenekoa Frisiatik Suitzara zihoana.
- Proventzako Karlosek (†863), Borgoina jaso zuen, beranduago, Proventza eta Arleseko erresumetan banatua.
Hasierako Lotaringiak honako lurralde hauek hartzen zituen: